T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

5
Mar

UPV/EHUK ETA KALAPIEK SUSTATU EGITEN DUTE UNIBERTSITATEAN BIZIKLETA ERABILTZEA: HORRETARAKO LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE

Unibertsitatean bizikleta erabiltzea sustatzearekin lotutako jarduerak egitea da gaur, martxoaren 2an (astelehena), Euskal Herriko Unibertsitateak eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak sinatutako esparruko lankidetza hitzarmenaren helburu nagusia.Hitzarmen hori Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietak eta Kalapieko presidente Higinio Otazuk sinatu dute. Helburuak dira elkarrekin bultzatzea, batetik, unibertsitatean bizikleta erabiltzeko sentsibilizazio eta sustapen jarduerak, eta, bestetik, Kalapiek Mugikortasun Iraunkorraren Europako Asterako eta 2016rako antolatutakoak, , Europako Kultura Hiriburutzako programarekin bat eginez.Beste alde batetik, UPV/EHUko unibertsitate erkidegoak lehentasuna izango du Kalapiek egindako jardueretan: mekanika tailerrak, irteerak, ikastaro eta hitzaldiak, besteak beste.

Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Ana Arrietaren arabera: “Euskal Herriko Unibertsitateak konpromiso argia du iraunkortasunarekin, eta konpromiso horren emaitza da unibertsitateko jardueraren eta bizitzaren hainbat esparru ingurumenaren ikuspegitik hobetzeko egiten dugun lana.Hori horrela, gaur sinatu dugun hitzarmenaren bidez, pedalei eragin diegu, unibertsitate iraunkorra lortzeko ibilbide luze eta emankorrean aurrera egiteko”.

Halaber, Higinio Otazu Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteko lehendariak unibertsitatearekin elkarlanaren garrantzia azpimarratu du: “gure elkarteari poz handia ematen dio hitzarmen hau izenpetzeak, espero baitugu Euskal Herriko Unibertsitatearen jakintzak, esperientzia eta balioek elkartearen ohiko jarduera indartzea”.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies