T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

20
Eka

BIDEGORRI HOLANDARREN BITXIKERIAK

Egun batzuetan zehar, Amsterdameko bidegorrietatik bizikletan ibiltzea esperientzia polita da eta txirrindularitzaren munduarekin lotutako gauzak, batzuk benetan harrigarriak, ikasteko balio du beti.
Horiek horrela, kontu handiz ibili behar dugu, bat-batean, bidegorritik matrikula urdina duen motor batek ziztu bizian aurreratzen bagaitu.
Zilindro-bolumen txikiko motorrak dira, 30 km/orduko abiadura-mugarekin fabrikatuak.
Nahiko ohikoa da motordun ibilgailuen zirkulazioa debekatzen duten seinaleak aurkitzea, baina ez bizikletena (hori sarri ikusten da baita ere Bordeleko hirigune historikoan).

“Bikefriendly”en (bizikletaren lagunak) ranking europarrean Amsterdam lehen tokian dago, eta atzetik datozkio Kopenhage eta Utrecht, jarraian.
Holandak 30.000 km bidegorri ditu, eta Amsterdamek 400 km baino gehiago.
Holandan, bizikleta garraiobide bat baino bizimodu bat da holandarrentzat.
Amsterdamen, populazioaren %57 bizikletaz ibiltzen da egunero eta, hiriaren erdialdean, bizikletak aparkatzeko arazo larriak dituzte.
2020 baino lehenagorako 17.000 bizikleta hartuko dituen urpeko aparkaleku bat egin nahi dute, Metrotik zuzeneko sarbidea duena.
Utrechten munduko bizikleta-aparkaleku itxi handiena (12.500 bizikleta hartuko ditu) eraikitzen ari dira geltoki nagusiaren alboan. Hiru solairu izango ditu eta lorategi publiko bat teilatuan.
Holandan oso deigarria gertatzen da bidegorrietatik matrikula urdina duten motorrak zirkulatzen ikustea (argazkietan ikus daitekeen bezala).
Zilindro-bolumen txikiko motorrak dira, 30 km/orduko abiadura-mugarekin fabrikatuak.
Hasieran kontuz ibili beharra dago, abiadura horretan pasatzean ustekabean harrapatzen gaituztelako.
Bai Utrechten bai Amsterdamen sarri ikusten dira horrelakoak.
Haatik, antza, Amsterdam, Rotterdam, Haga eta Utrechteko tokiko agintariek motor horiek bidegorrietatik zirkulatzea debekatu nahi dute, eta txirrindulariak kaskoa erabiltzera behartu; Holandako gobernua, ordea, erabat aurka agertu da.
Bidegorririk ez duten norabide bakarreko galtzadetan, txirrindulariek zirkulazioaren aurkako norabidean zirkulatu dezakete. Izan ere, trafiko-seinale batek argi adierazten du bizikleta baimenduta eta ibilgailu motorduna debekatuta daudela.
Hirigune historikotik kanpo dauden Utrechteko auzo batzuetan, bizikletentzako aparkaleku itxi eta pribatu txikiak daude (kaiola modukoak) espaloi gainean. Herritarren eskariz, Udalak muntatzen ditu urteko kuota bat ordaintzearen truke.
Holandan oso deigarria gertatu zitzaidan baita ere txirrindulariek, eta ez hainbeste oinezkoek, semaforoak ardura handiz errespetatzen dituztela ikustea.
Inork ez darama kaskorik, abiadura onean doaz, eta ohikoa da txirrindulariak mugikorrez hitz egiten edo musika entzuten ikustea. Hala ere, ez da gatazkarik antzematen oinezkoen eta txirrindularien artea, ezta eremu jendetsuetan ere.
Amsterdamen txirrindulariek duten indarra ulertzeko gogoan hartu behar dugu Rijks Museum eraikina erreformatzeko proiektua aldatu behar izan zela hirian botere handia duten txirrindularien kolektiboaren aurkaritza handiaren ondorioz.
Txirrindulariekin adostutako erreforma-proiektua 2009an onartu zen. Eraikinaren azpiko galeria zabaletik txirrindulari eta oinezkoak bakarrik ibiliko zirela erabaki zen, eta bisitarien sarrera azpiko mailan dagoen hallera jaitsi egin zen.
Azkenean, museoak 2013an zabaldu zituen ateak.
Hau inbidia Kalapieko txirrindularientzat!!!
Tira, suposatzen dut haiek 70eko hamarkadan (hasi zirenean) ez zutela botere hori izango; beraz, lan egiten eta aldarrikatzen jarraitu beharko dugu, Donostiako Udalak aintzat har gaitzan.
Azken bitxikeria kontatuko dizuet. Nuenen hirian (Van Gogh han bizi izan zen denboraldi batez) 600 metroko luzera duen bidegorri bat dago. Gauez, milaka izarrek argiztatzen dute bidea, pintore ezagunaren “Gau izartsua” obran inspiratuta.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies