T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

4
Uzt

San Joan bezperako gaueko aire kutsatuaren alderaketa Donostian: Eusko Jaurlaritza eta Kalapie – AIREA 9

Lehenik eta behin, azpimarratu behar dugu Eusko Jaurlaritzaren eta Kalapieren sentsoreak toki desberdinetan kokatuta daudenez, emaitzak ez direla guztiz alderagarriak, sentsore bakoitzak bere tokiko kutsadura maila islatzen duelako.
Alderaketa honen asmoa hiriko puntu desberdinetan “gau magiko hartan” erregistratu ziren kutsadura mailak ikertzea besterik ez da.
Joan den astean webgunean argitaratu genuen oharrean komentatu genuen, Urbieta kalean, PM2.5 partikula arnasgarrien poluzio maila handiak, San Joan bezperako suetatik zetorrena, ez zuela behera egin goizeko 9:00ak pasa arte.
Beste era batera esanda, gauean zehar eta bereziki erdialdean nabaritzen zen erre-usan hura, partikula finek ez ezik, material solido erregaiak (suetako plastikoak, gomak, pneumatikoak eta abar) erretzeak sortu zituen substantzia toxiko anitzek (dioxinak barne), horietako asko kantzerigenoak, eragin zuten.
PM2.5 partikulak neurtzen dituen Ategorrietako estazioak, berriz, balio baxu samarrak erregistratu zituen, erre-usain suabearekin bat zetozenak, alegia.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren webgunea (EAEko airearen kalitateari buruzko informazioa) kontsultatu ostean, gau hartako PM2.5 partikulen emaitzak ikusita, honako ondorio hauek atera daitezke:
-Orduko batezbestekoei dagokielarik, Donostian kutsadura atmosferikoa kontrolatzen duten Ategorrietako, Tolosa hiribideko, Easoko eta Puioko kontrol-estazioak agertzen dira.
-PM2.5 partikulak neurtzeko sentsoreak Ategorrietan eta Tolosa hiribidean bakarrik daude.
-Erantsita aurkituko dituzue Eusko Jaurlaritzaren Tolosa hiribideko eta Ategorrietako estazioetan ekainaren 23 eta 24an erregistratutako PM2.5 partikulen orduko batezbestekoen grafikoak.
Tolosa hiribidea

 

Ategorrieta

-Baita Ategorrieta eta Urbieta kalean ekainaren 23an, azken orduan, eta 24ko egunsentian, hurrenez hurren, Kalapiek egindako neurketen grafikoak.
Ategorrieta                                                     Urbieta kalea


-Bereziki aipagarria da Eusko Jaurlaritzaren Tolosa hiribideko eta Ategorrietako estazioetan PM2.5 partikulen grafikoak ez direla jarraituak 23ko gauean eta 24ko egunsentian zehar.
-Horiek horrela, Ategorrietako estazioan, ekainaren 24an, ez dago daturik 00:00ak eta 5:00ak bitartean.
-Eta gauza bera gertatzen da Tolosa hiribidean, ekainaren 23ko 2:00ak eta 24ko 3:00ak bitartean.
-Bi estazioetan, datuak galdu ziren unean, PM2.5 partikulen mailak nabarmen igotzen ari ziren eta, daturik gabeko tartearen ondoren, PM2.5 kontzentrazioak balio altuetatik jaisten ari ziren. Bitxia, ezta?
-Laburbilduz, ez dakigu bost orduko tarte horretan zein PM2.5 mailetara iritsiko ziren Ingurumen Sailburuordetzaren bi kontrol-estazioak.
Bestetik, su-gau hartan Eusko Jaurlaritzaren beste estazio batzuetan (bai gure lurraldekoak bai EAEko gainerako estazioak) erregistratu ziren PM2.5 partikulen grafikoak kontsultatzean ez da daturik gabeko tarterik ikusten hain ordu esanguratsuetan, kontuan hartuta, pentsatzekoa denez, ordu horietan kutsadura mailak altuagoak izango zirela.
-Azpimarratu beharra dago baita ere bai Eusko Jaurlaritzak bai Kalapiek Ategorrietan (bi kokapenen artean 150 m besterik ez dago) erregistratutako PM2.5 partikulen emaitzak antzekoak izan zirela: 10-20 mikrogramo/m3 inguru ekainaren 23ko 22:30ak eta 24:00ak bitartean.
Azkenik, eta Ategorrieta zein Tolosa hiribideko estazioetako datu batzuk falta badira ere, Kalapiek San Joan gauean erdialdean egin zituen PM2.5 partikulen neurketen emaitzak oinarri hartuta (erre-usain asko eta goizeko ordu txikiak arte kutsadura maila altuak) esan dezakegu, egungo baldintzetan, San Joan bezperako suek zuzenean kaltetzen dutela Donostiako airearen kalitatea eta, ondorioz, biztanleen osasuna eta bereziki, biztanle ahulenena: umeak, adinekoak, arnasketa-arazoak dituzten pertsonak eta abar.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies