T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

1
Abu

KALAPIE AIREAREN KALITATEA NEURTZEN LISBOAKO METROAN ETA CASCAISERAKO TRENEAN

Cascaisen egin zen “La bicicleta y la ciudad” XVI. Kongresu Iberikora gindoazela aprobetxatuta, Federación Portuguesa de Cicloturismo y Usuarios de la Bicicleta (FPCUB) erakundearen eskariz, Kalapiek PM 2,5 partikulak neurtu egin zituen Lisboako metroko lau lineatako 15 geltokitan eta 11 bagoitan, bai eta Lisboatik Cascaisera doan trenean ere.

 

 

AirBeam2 monitore eramangarriak erabili genituen 2,5 PM partikulak (2,5 mikra baino txikiagoak) denbora errealean neurtzeko.

  

 

Kongresuan emaitzen aurrerapena aurkeztu genuen eta interes handia piztu zuen parte-hartzaile portugaldarrengan.

Metroko eta Lisboatik Cascaisera doan treneko airearen kalitatearen gaineko azterketa osoa helarazi berridiegu Kongresuaren antolatzaileei eta federazio portugaldarrari. Azterketa esteka honetan ikus daiteke:

https://docs.google.com/document/d/13Jg2S4WyHZvbud51legwga_-BDJbrFwfX0AtXLjqX2Q

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies