T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

8
Uzt

Desadostasuna bizikletaren egoerarekin Egia Auzoan

Duela aste batzuk, udaltzainak, aldez aurretik abisatu gabe, Egiako Karmengo Amaren kaletik bizikletak kentzen ari ziren.

Gure desadostasuna adierazi nahi dugu. Udalak dionez, bizikletaren erabilera bultzatu nahi du, baina ez du horretarako baliabiderik jartzen. Gure auzoan, adibidez, argi dago bizikletetarako aparkaleku egokirik ez dagoela. Makina bat aldiz eskatu den arren, ez da bizikletak alokatzeko posturik jarri. Are gehiago, toki batzuetan bizikletak daude, edo hobe esanda, bizikleta abandonatuen hondarrak, herdoilduak. Udalak ez ditu txatarra hauek jasotzen. Hala ere, kaletik erabiltzen diren bizikletak kentzen ditu.

Formalki eskatzen dugu bizikletaren erabilera errazteko neurriak har daitezela, hala nola aparkalekuak instalatzea, Ametzagaña kalean bat edo bi behar dira (aurreko astean 35 txirringa kontatu genituen gaizki aparkatuta kale horretan). Karmengo Amaren goiko partean ere aparkalekuak jartzea komeniko litzateke: Benita Asas plazan, Polloen, esatebaterako.

Era berean, bide gorrien erabilpen araututa errespetatzea eskatzen dugu; izan ere, denetik ikusten dugu bide gorrietan eta patineteak espaloietan.

Sinatzaileak: Egia Bizirik / Kalapie

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies