T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

18
Ira

#SEM2020 Mugikortasunaren Astea Donostian: Nahiko eskasa

Mugikortasunaren Aste Europarra hirietan mugikortasun iraunkorra sustatzeko kontzebitu zen, agerian jartzeko hirietan espazioa, denbora eta pribilegioak modu guztiz bidegabean banatu direla autoaren mesederako. Ekimenak indar handia hartu zuen Donostian, hainbesteraino non, aste horretan zehar, Udalak urtero jarduera edo exekuzio garrantzitsu bat inauguratu ohi zuen, eskuarki, bizikleta-mugikortasunarekin lotuta.  Baina, denbora aurrera joan ahala, ekimenak indarra galdu du hirian. Aurten, zehazki, mugikortasunaren astea inoiz baino sinbolikoagoa izango da eta, hiriak egindako ahaleginari nota jarri beharko bagenio, Donostiak nahiko eskasa lortuko luke konplitzeko. Aurtengo programazio urriak agerian jartzen du Udala ez dagoela konprometituta ekimenarekin ez eta kutsatzen ez duten desplazamendu osasungarriak sustatzeko apustuarekin ere.

Route25 bizikleta-martxan parte hartzeko gonbidapena besterik ez dio luzatu Udalak Kalapie elkarteari, eta, esan beharra dago, programazioa osatzeko azken orduko jarduera bat izan dela hori. Gogorarazi nahi diogu mugikortasun sailari urteak daramatzagula ibilbide horretarako Europa mailan dauden seinaleztapena eta sustapena eskatzen edo, hain zuzen, Gasteizko Eraztun Berdeak dituenen antzekoa. Aukera hau aprobetxatu nahi dugu eskaera hori berresteko.

Bestetik, irailaren 22tik, asteartetik, “autorik gabeko eguna” irailaren 20ra, igandera, aurreratzeko erabakiak agerian jartzen du Udalari ausardia politikoa falta zaiola autorik gabeko eguna lanegun batean ospatzea proposatzeko. Kalapiek uste du benetako proba bat egin behar dugula, motordun ibilgailuen trafikoa eta trafiko pribatua bai hiriaren erdialdean bai auzoetan eta lantokietarako sarbideetan murriztuta, herritarrak hirian zehar modu osasungarrian ibiltzera behartzeko. Horrek lagunduko liguke ikusten posible dela modu aktiboan edota garraio publikoaren bidez hirian zehar ibiltzea. Baina, antza, Udalak ez du proba hori egiteko inolako interesik. Udalari gogorarazi nahi diogu oraindik pertsona asko joaten direla autoz edo motorrez lanera egunero, baina desplazamendu horiek saihestu ahalko genituzke hirian motordun ibilgailuen eta ibilgailu pribatuen erabilera murrizteko neurri gehiago hartuko balira.

Azkenik, Eneko Goia alkateari eskatzen diogu Mugikortasunaren Astearekin inplikatuta dagoela erakustea, honako ekintza hauetako baten bidez:

  • Route25 martxan parte hartzea
  • Hedabideetan agertzea udaletxera bizikletan joaten
  • Sare sozialen bidez, adibidez, Twitter kontuaren bidez, Mugikortasunaren Asteari keinu bat egitea.

Ikusi nahiko genuke hiriko kargu instituzional garrantzitsuenak Mugikortasunaren Astea sustatzeko interesa erakusten duela.

Kalapiek, bere aldetik, Mugikortasunaren Astean Donostiako bidegorrien sarea zehatz-mehatz aztertzen ahaleginduko da. Besteak beste, sarea zaharkituta dago, ez dira mantentze-lanak egin, puntu arriskutsu asko ditu eta seinaleztapena falta da. Azterketa egitean biltzen dugun informazioarekin hobekuntza-proposamenak egiten jarraituko dugu eta Udalari helaraziko dizkiogu.

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies