T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

24
Api

Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak udaberria 2023

Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die maiatzean eta ekainean bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak antolatuko ditugula. Ikastaroak helduentzat dira. Ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi ziotenentzat, eta nolabaiteko erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar dutenentzat.

Ikastaroak Kalkutako Teresa plazan egiten dira, trenbidearen azpian, eremu akotatu batean. Ikastaroaren iraupena, guztira, 6 ordukoa da, 4 egunetan banatuta. Udaberri honetan astean zehar, astearte eta ostegunetan, antolatuko ditugu ikastaroak, bi txandatan banatuta. Lehenengoa 17:30etik 19:00etara eta bigarrena 19:15etik 20:45era. Bizikleta tolesgarriak ditugu, ikasteko bereziki egokiak eta zerotik hasten direnentzat erreserbatuak. Hala ere, ahal duten ikasle guztiek euren bizikleta eramatea gomendatzen dugu. Ikastaro hauetarako elkarteak erantzukizun zibileko eta parte-hartzaileen kalte pertsonalen asegurua dauka. Hona hemen ikastaroen data zehatzak:

Maiatzeko kurtsoa:

Egunak: maiatzak 16 asteartea; maiatzak 18 osteguna; maiatzak 23 asteartea; maiatzak 25 osteguna

Txandak: Lehenengo txanda 17:30-19:00 eta bigarren txanda 19:15-20:45

Ekaineko kurtsoa: 

Egunak: Ekainak 13 asteartea; ekainak 15 osteguna; ekainak 20 asteartea eta ekainak 22 osteguna

Txandak: Lehenengo txanda 17: 30-19:00 eta bigarren txanda 19: 15-20:45

Beste datu batzuk:

Lekua: Kalkutako Teresa plaza.

Prezioa: 60 € (parte-hartzaileak 30 € ordaindu behar ditu eta Kalapiek 30 €). Oraingo honetan ikastaroa Kalapiek diruz lagunduak dira eta ikasleak 30 €baino ez ditu ordainduko.

Kontaktua/izen-ematea: interesatuek email bat idatzi beharko dute ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera, datu hauek emanez:

  • Izena
  • Abizenak
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • IFZ (NAN, AIZ, pasaportea edo baliokidea) hirugarrenei egindako kalteen asegururako.
  • Bizikletarik baduzu? (Bai edo Ez)
  • Baduzu kaskorik? (Bai edo Ez)
  • Txanda disponibilitatea (lehen txanda, bigarren txanda edo bietako edozein)

Bi txandetako edozeinetara joan ahal izanez gero, eskertzen dizuegu disponibilitatea edozein dela esatea, antolakuntza erraztuko digu. Izen-ematea amaitzeko eta tokia ziurtatzeko, ikastaroa hasi aurretik ordainketa egin beharko da. Ordainketa banku-kontu hauetako batera transferituz egin daiteke:

Kutxabank ES98 2095 5001 01 1061841309

Euskadiko Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291

Kontzeptua: Aprender+izen-abizenak

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies