T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

26
Api

2023ko udaberriko mekanika ikastaroak

Kalapiek oinarrizko mekanikako bi ikastaro programatu ditu udaberri honetarako. Kurtsoaren iraupena 6 ordukoa da 3 egunetan banatuta egongo dira 18:30tatik 20:30rako ordutegian. Kurtsoak gure groseko lokalean egingo dira (Iparragirre 8). Parte hartzaileek ondorengo kontzeptuak ikasiko dituzte:

  • Kubierta eta kamara kendu eta zulatu bat konpondu.
  • Balazten kablea aldatu eta tentsatzea.
  • Aldagailuaren kablea aldatu eta tentsatzea.
  • Puskatutako katea konpondu.
  • Pedalak aldatzea, eta kate zein kableak engrasatu.
  • Sor daitezkeen zenbait arazoei aurre egiteko trikimailuak

Kurtsoak ondorengo datetan egingo dira:

Maiatzeko ikastaroa:
Egunak: 15 astelehena, 17 asteazkena eta 19 ostirala
Ordutegia: 18:30-20:30

Ekaineko ikastaroa:
Egunak: 7 astelehena, 8 asteartea eta 9 osteguna
Ordutegia: 18:30-20:30

Prezioa: 25 € (Bazkideentzat doan)

Interesatuek mezu bat bidali behar dute ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera, datu hauek emanez:

  • Izena
  • Abizenak
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa

Inskripzioa formalizatzeko ordainketa egin beharko da bi kontu hauetakoren batera:

Kutxabank. ES98 2095 5001 01 1061841309
Caja laboral: ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: MEKANIKA + Izen-abizenak

Izen-ematea ikastaroak hasi baino bi egun lehenago itxiko da.

*Bazkide egin nahi izanez gero sartu Kalapieko web orrialdeko Bazkide egin zaitez! atalean eta jarraitu bertako jarraibideak. Kurtsoa kubritzeko tarifa 40€koa da. Edozein zalantza baduzu idatzi ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera edo deitu 629271481 zenbakira.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies