Bizikletaren lagunei hirian edo bidean topatzen dituzten arazoak konpontzen laguntzeko, urtean zehar KALAPIEK oinarrizko mekanikari buruzko hainbat ikastaro antolatzen ditu. Ikastaroek 6 orduko iraupena dute eta honako baliabide hauek irakasten dituzte:
– Gurpil-azala eta ganbera kenduta, zulaketa bat konpontzea.
– Balazten kablea aldatzea eta tenkatzea.
– Aldagailuaren kablea ordezkatzea eta tenkatzea.
– Puskatutako katea konpontzea.
– Oinpekoak aldatzea, eta kate zein kableak koipeztatzea.
… eta sor daitezkeen zenbait arazoei aurre egiteko trikimailuak ikastea.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR