{"id":13271,"date":"2026-02-16T20:24:45","date_gmt":"2026-02-16T19:24:45","guid":{"rendered":"http:\/\/kalapie.org\/?p=13271"},"modified":"2026-02-18T14:03:11","modified_gmt":"2026-02-18T13:03:11","slug":"donostiaren-eredu-parte-hartzaileari-eta-aurrekontu-parte-hartzaileei-buruzko-kezkak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2026\/02\/16\/donostiaren-eredu-parte-hartzaileari-eta-aurrekontu-parte-hartzaileei-buruzko-kezkak\/","title":{"rendered":"Donostiaren eredu parte-hartzaileari eta aurrekontu parte-hartzaileei buruzko kezkak"},"content":{"rendered":"<p><em>Desde Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea-tik jakinarazten dugu Donostiako hainbat elkarte eta kolektibok sustatutako ondoko idatzi bateratuari gure atxikimendua eman diogula. Idatzi horretan, egungo parte-hartze ereduaren eta udal aurrekontu parte-hartzaileen funtzionamenduari buruz partekatutako kezkak plazaratzen dira:<\/em><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Behean atxikitako elkarteok gure kezka publikoki adierazi nahi dugu partaidetzazko udal aurrekontuen eta hiriaren eredu parte-hartzailearen egungo funtzionamenduaz. Testu hau mezu partekatu bat izateko asmoz sortu da, ondoren jasotzen diren hausnarketekin identifikatuta sentitzen diren elkarteen atxikimendurako irekia.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Partaidetzazko aurrekontuak mekanismo bat dira zeinaren bidez udalak aurrekontuaren zati bat bideratzen duen herritarrek proposatzen dituzten proiektuetarako. Bi urtean behin udalak proposamenen fase bat irekitzen du, eta edozein norbanakok edo elkartek proposa ditzake proiektuak, beti ere udalak ezarritako baldintzen arabera. Zehazki, 2025eko azken edizioan, hauek ziren bete beharreko baldintzak:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Proposamena udal-eskumenekoa izatea.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Udal-politika orokorrarekin kontraesanean ez egotea eta interes orokorrekotzat jotzea.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Proiektu bat izatea, inbertsioa eskatzen duena eta dagokion urtean egikaritu daitekeena, aurrekontuak arriskuan jarri gabe.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bideragarritasun-azterketa gainditzea.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Inbertsioa izatea ezarrita dagoen gehienekoa (400.000 euro) edo txikiagoa.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Aurreko prozesu parte-hartzaile baten emaitza ez baliogabetzea edo onartutako udal-plan baten aurka ez joatea, eta balio demokratikoen eta giza eskubideen aurka ez egitea.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Ez dira onartuko diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak, azterlanen idazketak, proiektuen idazketak eta espazio publikoen egiturazko estalkiak.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Elkarte askok hartu dugu parte etengabe ekimen honetan, bai proiektuak proposatuz, bai hirian hobekuntzak sustatzeko onuragarrienak iruditzen zaizkigun proposamenak aktiboki babestuz. Prozesu horri esker, herritarrentzat eragin positiboa izan duten hainbat jarduera jarri ahal izan dira martxan. Hala ere, prozesu horietan hainbat aldiz parte hartu ondoren, uste dugu indarrean dagoen ereduak gabezia eta ondorio gaizto handiak dituela, eta zuekin partekatu nahi ditugu:<\/span><\/p>\n<ol>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Lehenik eta behin, ikusten dugu onartutako kontu-sailen zati handi bat mantentze-lanak egiteko erabiltzen dela, bai bidegorriak mantentzeko, bai hiri-azpiegituren oinarrizko beste behar batzuetarako, hala nola espaloiak konpontzeko, argiteria publikoa konpontzeko, zoladura hobetzeko, berdeguneak mantentzeko, paperontziak berritzeko eta hiri-altzariak egokitzeko<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">. Uste dugu hori ez dela egokia, funtsezko zerbitzuak mantentzea udalaren ardura zuzena delako eta aurrekontu arrunten bidez sistematikoki heldu beharko litzaiokeelako. Erantzukizun horiek aurrekontu parte-hartzaileetara eramateak, prozesu horien zentzua desitxuratzeaz gain, hiri-mantentzearen kudeaketa eskasa iraunarazten laguntzen du.<\/span><\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Nahiz eta prozesuak proiektuak onartzeko edo ukatzeko irizpide definituak izan, praktikan erabaki asko arbitrarioak eta bidegabeak dira, interpretazio subjektiboetan eta argudio pobreetan oinarrituta baztertzen baitira proiektuak.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Deigarria da ia 1000 proiektuetatik 123 bakarrik igaro direla bozkatzeko fasera. Eta, gainera, baheketa-prozesuak ez du aurreikusten herritarrek alegazioak egiteko aukerarik. Beraz, oso egoera arbitrarioak ematen dira, objekziorako aukerarik gabe. Besteak beste, honako hau ikusi dugu:<br \/>\n<\/span><\/p>\n<ol>\n<li style=\"font-weight: 400;\">Proposamen batzuk atzera bota dituzte, ustez aurrekontu-muga gainditu dutelako, nahiz eta eskala itxirik ez izan eta ezarritako mugen barruan modu apalagoan gauzatu ahal izan. (Adibidez, 27. poligonora bidegorria egiteko proposamena ez da ontzat eman arrazoi horregatik, nahiz eta proposamenak bidegorria partzialki egiteko aukera ematen duen edo material xumeagoak erabiliz aurrekontua agortu arte)<\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\">Aurreko edizioetan iragazkia gainditu zuten beste batzuk baztertu egin dira aurten, nahiz eta arau berdinei eutsi. (Adibidea: 2021. urtean U motako aparkaleku alderantzikatuen proposamena aurrera atera zen, baina aurtengo edizioan atzera egin da, jada Udalak ematen duen zerbitzu baten eremuari dagokiola argudiatuz)<\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\">Proiektu asko atzera bota dira \u201cazterketa sakona behar dutela\u201d argudiatuz, modu diskrezionalean erabilia. (Adibidea: \u201cBlas de Otero plazako saskibaloi saskien\u201d proposamena). Oso zaila da ulertzea horrenbeste \u201canalisi sakon\u201d egin behar izatea kantxa batzuk jartzeko, lehendik ere kantxa batzuk zeuden lekuan, obrengatik aldi baterako kendu zirenak, eta haiek instalatzeko espazio zabala egonda. Badirudi \u201canalisi sakonaren\u201d aitzakia erabiltzen ari direla udalean gustuko ez diren proposamenak kentzeko. Horrelako adibideak asko dira.<a href=\"https:\/\/www.donostia.eus\/app\/partaidetza\/presupuestosparticipativos2025.nsf\/frmConsultaNo?ReadForm&amp;id=C&amp;idioma=eus\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bozketa fasera pasatzen ez diren proposamenen zerrenda osoa<\/span><\/a><\/li>\n<\/ol>\n<\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Bidegorri sarearen garapena eta auzoetako oinarrizko behar asko ia modu esklusiboan doaz aurrera partaidetzazko aurrekontuei esker.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\"> Izan ere, azken urteetan bidegorrietan egindako hobekuntza ia guztien jatorria mekanismo hori da. Gure ustez, bizikleta bidezko mugikortasuna eremu nahiko estrategikoa da, iraunkortasunean, osasun publikoan eta bide-segurtasunean duen eraginagatik. Horregatik, Udalak horren aldeko apustu irmoa eta egonkorra egin behar du aurrekontu arrunten bidez. Konparazio gisa, Udalak urtero 1.000.000 eta 1.500.000 euro artean bideratzen ditu errepideen mantentze-lanetarako; bidegorrien kasuan, berriz, partaidetzazko aurrekontuen bidez proposamenek aurrera egitea lortzen dutenean soilik mantentzen dira. Logika hori ez da soilik bizikleta bidezko mugikortasunera mugatzen; instituzioek modu estrukturalean landu beharko lituzketen beste esparru estrategiko batzuetan ere erreproduzitzen da. Adibide gisa, hainbat elkartek aurkeztutako proposamen ugarik oinarrizko gaiak izan dituzte ardatz, hala nola paperontziak instalatzea, inguruko argiztapena hobetzea (oinezkoen pasabideetan gauez segurtasuna bermatzeko) edo gutxieneko komun publikoen zerbitzua gaitzea, oinarrizko behar horiek erakundeek aintzat hartu eta egitura bidez bete beharko lituzketenean.<\/span><\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\">Beste alderdi bereziki kezkagarri bat da <b>prozesuak ez duela aurreikusten eztabaidarako benetazko espaziorik, ez hausnarketarako ez eta erabakiak kolektiboki lehenesteko.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\"> Proposamenak zuzenean bozkatzen dira, oso epe laburretan eta hedapen publiko mugatuarekin. Horrek zaildu egiten du eztabaida informatua egitea, eta nabarmen murrizten du herritarren parte-hartze zabal eta kontzientea.<\/span><\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Baliabideen banaketa ez dator bat ekitate-irizpideekin<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">, proposamen bakoitzak lortutako botoen bolumenean oinarritzen baita ia esklusiboki. Ikuspegi horrek mesede egiten die, modu sistemikoan, biztanleria handiagoa edo mobilizatzeko gaitasun handiagoa duten auzoei, kontuan hartu gabe oinarrizko beste faktore batzuk, hala nola jasotako inbertsio historikoa, auzo bakoitzaren behar espezifikoak, dauden desberdintasunak edo oinarrizko azpiegituren falta. Ondorioz, egungo ereduak lurraldeen arteko desorekak birsortzeko joera du, zuzendu beharrean, eta edozein politika publiko gidatu beharko luketen justizia sozialaren printzipioetatik aldentzen da. Adibidez, biztanle gutxien dituzten auzoek, Martutenek kasu (2.700 biztanle), desabantaila nabarmena dute beren proiektuak aurrera ateratzeko orduan, Amara bezalako auzo jendetsuagoen (30.192 biztanle) aurrean. Proposamen batek eska ditzakeen 500 botoak lortzeko, Martutenek bizilagunen %18,5 mobilizatu behar du, gutxi gorabehera; Amaran, berriz, nahikoa da herritarren %1,6 inplikatzea. Kontuan hartzen bada, gainera, biztanle gehien dituzten auzoek jaso dutela inbertsio historiko handiena, dinamika horrek, lurraldeen arteko desorekak mantendu ez ezik, sakondu ere egiten ditu.<\/span><\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Prozesuaren egungo funtzionamenduak, elkarteak eta auzoak beren artean baliabide mugatuen alde lehiatzera bultzatzen ditu<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">, desiragarriena litzatekeelarik udalak hiriko kolektiboen arteko lankidetza eta elkarlana bultzatzea.<\/span><\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\">Azkenik, ezin aipatu gabe utzi <b>onartutako proiektu askok atzerapen nabarmenak izaten dituztela egiteko orduan<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">, eta, gainera, urte batzuk itxaron behar izaten direla haiek gauzatzeko.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p><b>Gogoeta horietako askorekin bat egiten dute hiriko elkarte eta kolektibo ugarik, eta horietako batzuek erabaki dute prozesu horretan aktiboki ez parte hartzea, hain zuzen ere egungo ereduarekin ez daudelako ados.<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Arrazoi horiengatik, idatzi honi atxikitako elkarteetatik zera eskatzen dugu:<\/span><\/p>\n<ol>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Lehenik eta behin, <\/span><b>aurrekontu parte-hartzaileak ez daitezela izan saski-naski bat zeinetan udalak berezko ardurak delegatzen dituen<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">, hala nola oinarrizko zerbitzuak mantentzea edo bizikletan mugitzeko sarearen egiturazko garapena. Partaidetzazko aurrekontuak hiriari balio erantsia emango dioten proiektu puntualak bultzatzeko erabili beharko lirateke; oinarrizko beharrei, berriz, beste mekanismo batzuen bidez eta udal-plangintza egonkor baten bidez erantzun behar zaie.<\/span><\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bigarrenik, <\/span><b>egungo parte-hartze eredua birpentsatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Herritarren parte-hartzea ezin da mugatu boto puntual bat emater<\/b><span style=\"font-weight: 400;\">a; hiriaren eraikuntza kolektiborako prozesu erreal baterantz eboluzionatu behar du. Ildo horretan, beste udalerri batzuetako esperientzietan inspiratzera eta parte-hartze eredu eraginkorragoetan eta kalitate handiagokoetan sakontzen duten azterketa eta analisietan oinarritzera gonbidatzen dugu udala.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jakinarazpen honekin bat egin dute elkarte eta talde hauek:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Egia Bizirik Auzo Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Sarroeta Auzo Elkartea\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Morlanstarrak Auzo Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Parte Zaharrean Bizi<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">BiziLagunEkin plataforma<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">BIDEAK Bidebietako Auzo Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Altza XXI Herri Ekimena<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Elkartasuna Altza Auzo Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Uliako Lore Baratza<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Herripe Auzo Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Politki Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">IZBE Auzo Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Amara Berri Auzo Elkartea ABAE<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Plazandreok Emakumeen Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Lantxabe Aieteko Auzo Elkartea<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\">Donostiroller<\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">(*Atxikimenduen zerrenda irekita dago, Kontaktatu <\/span><a href=\"mailto:kalapie@kalapie.org\"><span style=\"font-weight: 400;\">kalapie@kalapie.org<\/span><\/a><span style=\"font-weight: 400;\">-ekin)<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Desde Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea-tik jakinarazten dugu Donostiako hainbat elkarte eta kolektibok sustatutako ondoko idatzi bateratuari gure atxikimendua eman diogula. Idatzi horretan, egungo parte-hartze ereduaren eta udal aurrekontu parte-hartzaileen funtzionamenduari buruz partekatutako kezkak plazaratzen dira: Behean atxikitako elkarteok gure kezka publikoki adierazi nahi dugu partaidetzazko udal aurrekontuen eta hiriaren eredu parte-hartzailearen egungo funtzionamenduaz. Testu hau&#8230; <\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2026\/02\/16\/donostiaren-eredu-parte-hartzaileari-eta-aurrekontu-parte-hartzaileei-buruzko-kezkak\/\" class=\"gdlr-info-font excerpt-read-more\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":13265,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2}},"categories":[66,59,72],"tags":[],"class_list":["post-13271","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-buletina","category-prentsa-oharra"],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/02\/Portada-2.jpg?fit=863%2C652&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7UhYK-3s3","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13271","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13271"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13271\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13278,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13271\/revisions\/13278"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13265"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13271"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13271"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13271"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}