{"id":13519,"date":"2026-09-07T18:26:36","date_gmt":"2026-09-07T16:26:36","guid":{"rendered":"https:\/\/kalapie.org\/?p=13519"},"modified":"2026-09-08T08:46:00","modified_gmt":"2026-09-08T06:46:00","slug":"bizikidetza-eremuak-araudia-eta-aplikaziorako-irizpideak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2026\/09\/07\/bizikidetza-eremuak-araudia-eta-aplikaziorako-irizpideak\/","title":{"rendered":"Bizikidetza-eremuak: araudia eta aplikaziorako irizpideak"},"content":{"rendered":"\n<p>Kaleak ez dira joan-etorrietara bideratutako espazioak soilik. Oinez ibiltzeko, elkartzeko, jolasteko, saltokietara joateko edo, besterik gabe, egoteko lekuak ere badira. Espazio publikoaren funtsezko parte dira, eta haien diseinuak eta erregulazioak neurri handi batean baldintzatzen dute nola erabil ditzakegun eta nork erabil ditzakeen modu seguru eta erosoan.<\/p>\n\n\n\n<p>Azken urteotan, gero eta hiri eta herri gehiago ari dira batez ere ibilgailuen zirkulaziorako diseinatutako kaleak eraldatzen, erabilera eta mugitzeko modu desberdinak elkarrekin bizi diren espazio bihurtzeko, modu aktiboan mugitzen diren pertsonei protagonismo handiagoa emanez eta abiadura txikiagoak sustatuz.<\/p>\n\n\n\n<p>2025eko ekainaren 10ean indarrean sartu zen seinaleztapenaren azken aldaketak (<em><a href=\"https:\/\/www.dgt.es\/comunicacion\/notas-de-prensa\/20250610-el-gobierno-aprueba-la-actualizacion-del-catalogo-oficial-de-senales-de-trafico\/\">El Gobierno aprueba la actualizaci\u00f3n del cat\u00e1logo oficial de se\u00f1ales de tr\u00e1fico<\/a> <\/em>) norabide horretan aurrera egiteko tresna berriak eskaintzen ditu. Argitalpen honetan tresna horiek zein diren azaltzen saiatuko gara, baita haien aplikazioak kale seguruagoak, erosoagoak eta bizigarriagoak sortzen benetan lagun dezan garrantzitsutzat jotzen ditugun irizpideak ere.<\/p>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Bizikidetza-maila berriak<\/h1>\n\n\n\n<p>Seinaleen katalogo berriak bi bizikidetza-maila bereizten ditu, bakoitza bere araudiarekin: Egonaldi- eta jolas-eremuak (S-28) eta Bizikidetza-eremu berriak (S-47).<\/p>\n\n\n\n<p>Orain arte, bi errealitate hauek ez zuten araudi bereizirik eta S-28 seinalearen barruan biltzen ziren. Seinale horrek \u00abEgoitza kalea\u00bb (&#8220;Calle residencial&#8221; delakoa gazteleraz) izena zuen, gehieneko abiadura 20 km\/h-koa zen, oinezkoek lehentasuna zuten eta jolasak eta kirolak baimenduta zeuden.<\/p>\n\n\n\n<p>Martxan jartzen den bereizketa berri honi esker, erregulazioa kale bakoitzaren ezaugarri eta erabileretara hobeto egokitu daiteke, egonaldiak eta jolasak protagonismo handiagoa duten espazioak eta mugitzeko modu desberdinen arteko bizikidetza nagusitzen den espazioak bereiziz. Gainera, beste arau-berrikuntza batzuk ere indarrean sartu dira.<\/p>\n\n\n\n<p>Egonaldi- eta jolas-eremua (S-28)                                             Bizikidetza-eremua (S-47)<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img data-recalc-dims=\"1\" fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"620\" height=\"237\" src=\"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image-5.png?resize=620%2C237&#038;ssl=1\" alt=\"\" class=\"wp-image-13522\" srcset=\"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image-5.png?w=620&amp;ssl=1 620w, https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image-5.png?resize=300%2C115&amp;ssl=1 300w\" sizes=\"(max-width: 620px) 100vw, 620px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Definizioa<\/h1>\n\n\n\n<p>Katalogoa eguneratu ondoren, definizio ofizialak honela geratu dira:<\/p>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">S-28 \u2014 Egonaldi- eta jolas-eremua<\/h3>\n\n\n\n<p>Oinezkoentzat lehentasunekoak diren zirkulazio-eremuak adierazten ditu, eta ondorengo zirkulazio arau berezial aplikatzen dira: ibilgailuen gehieneko abiadura 10 kilometro ordukoa da, eta gidariek lehentasuna eman behar diete oinezkoei; ibilgailuak seinaleen edo marren bidez izendatutako lekuetan baino ezin dira aparkatu; zikloek eta, hala badagokio, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek (MPI) bi noranzkoetan zirkula dezakete, agintaritza eskudunak kontrakoa ezartzen ez badu; oinezkoek zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete eta, beraz, ez da oinezkoentzako pasabiderik seinaleztatzen; jolasak eta kirolak baimenduta daude. Beti R-301 seinalearekin batera egongo da, eta hark abiadura 10 km\/h-ra mugatuko du.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img data-recalc-dims=\"1\" decoding=\"async\" width=\"372\" height=\"241\" src=\"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image-6.png?resize=372%2C241&#038;ssl=1\" alt=\"\" class=\"wp-image-13524\" srcset=\"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image-6.png?w=372&amp;ssl=1 372w, https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image-6.png?resize=300%2C194&amp;ssl=1 300w\" sizes=\"(max-width: 372px) 100vw, 372px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<h3 class=\"wp-block-heading\">S-47 \u2014 Bizikidetza-eremua<\/h3>\n\n\n\n<p>Oinezkoentzat lehentasunekoak diren zirkulazio-eremuak adierazten ditu, eta bertan zirkulazio-arau berezi hauek aplikatzen dira: ibilgailuen gehieneko abiadura 20 km\/h-koa da; zirkulazio-eremua ibilgailuek, txirrindulariek eta oinezkoek partekatzen dute; oinezkoek lehentasuna dute eta zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete eta, beraz, ez da oinezkoentzako pasabiderik seinaleztatzen; zikloek eta, hala badagokio, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek (MPI) bi noranzkoetan zirkula dezakete, agintaritza eskudunak kontrakoa ezartzen ez badu; ibilgailuak seinaleen edo marren bidez izendatutako lekuetan baino ezin dira aparkatu; jolasak eta kirolak ez daude baimenduta.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img data-recalc-dims=\"1\" decoding=\"async\" width=\"240\" height=\"235\" src=\"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/image-7.png?resize=240%2C235&#038;ssl=1\" alt=\"\" class=\"wp-image-13526\"\/><\/figure>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Ezaugarri komunak<\/h1>\n\n\n\n<p>Bi seinaleek honako ezaugarri hauek dituzte:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Oinezkoek lehentasuna dute ibilgailuen aurrean.<\/li>\n\n\n\n<li>Gehieneko abiadura txikiak ezartzen dituzte, bizikidetza-eremuetara egokituak.<\/li>\n\n\n\n<li>Ibilgailuen zirkulazioa baimentzen da, baldintza jakin batzuetan.<\/li>\n\n\n\n<li>Bizikletek kalearen bi noranzkoetan zirkula dezakete beti, nahiz eta motordun ibilgailuen zirkulazioa noranzko bakarrekoa izan.<\/li>\n\n\n\n<li>Kalean aparkatu ahal izango da, baina horretarako prestatutako eremuetan soilik (zoruko pinturaren bidez).<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Desberdintasunak:&nbsp;<\/h1>\n\n\n\n<p>Bi seinaleen arteko desberdintasun nagusiak gehieneko abiadura eta baimendutako erabilerak dira: Egonaldi- eta jolas-eremuetan (S-28) abiadura 10 km\/h-ra mugatuta dago eta jolasak eta kirolak baimenduta daude; Bizikidetza-eremuetan (S-47), berriz, gehieneko abiadura 20 km\/h-koa da eta jolasak ez daude baimenduta. Bietan, oinezkoek lehentasuna dute eta zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete.<\/p>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Plataforma bakarrak<\/h1>\n\n\n\n<p>Oinezkoentzako espazioa eta galtzada maila berean daudenean, galtzada eta espaloian plataforma bakarra osatuz, araudi berriak ezartzen du oinezkoek lehentasuna dutela galtzadako edozein puntutan, kalea S-28 edo S-47 seinalearekin seinaleztatuta egon edo ez.<\/p>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Noiz aplikatu<\/h1>\n\n\n\n<p>Biak oinezkoen lehentasuneko eremuak badira ere, haien aplikazioa kalearen erabileraren eta funtzioaren araberakoa da. Bi kasuetan, zirkulazio-ardatz nagusietatik kanpo ezarri behar dira, motordun trafikoak nagusiki tokiko eta sarbideko funtzioa duen kaleetan.<\/p>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Egonaldi- eta jolas-eremua (S-28)<\/h2>\n\n\n\n<p>Egonaldiak, topaketak eta jolasak protagonismoa duten espazioetarako da egokia, motordun trafikoa oso txikia eta nagusiki sarbidekoa denean.<\/p>\n\n\n\n<p>Egokia izan daiteke honako hauetan:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Eskola-inguruneak.<\/li>\n\n\n\n<li>Bizitegi-kale oso lasaiak.<\/li>\n\n\n\n<li>Plaza eta parkeen inguruneak.<\/li>\n\n\n\n<li>Jolaserako eta auzo-bizitzarako espazioak.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<h2 class=\"wp-block-heading\">Bizikidetza-eremua (S-47)<\/h2>\n\n\n\n<p>Mugikortasun- eta sarbide-funtzio handiagoa duten kaleetarako da egokia, betiere trafiko txikiak eta abiadura baxuek oinezkoen lehentasunezko bizikidetza ahalbidetzen dutenean.<\/p>\n\n\n\n<p>Egokia izan daiteke honako hauetan:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li>Merkataritza-kaleak.<\/li>\n\n\n\n<li>Hirigune historikoak.<\/li>\n\n\n\n<li>Tokiko kale edo eremu lasaituak eta bizitegi-eremuak.<\/li>\n\n\n\n<li>Trafiko gutxiko kaleetatik doazen bizikleta-konexio jakin batzuk.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Aplikatzeko gomendioak<\/h1>\n\n\n\n<p>Araudiaren egoera aztertu eta diseinu espezializatuko eskuliburuak kontsultatu ondoren, Kalapiek mota honetako eremuetan aplikatzeko interesgarritzat jotzen dituen zenbait gomendio bildu ditu:<\/p>\n\n\n\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Bizikidetza-eremu edo egonaldi- eta jolas-eremu bat sortzea ez litzateke seinale bat jartzera eta gehieneko abiadura ezartzera mugatu behar.<\/strong> Behar bezala funtzionatzeko, araudiak bat etorri behar du kalearen diseinuarekin eta benetako baldintzekin.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Motordun trafikoa murriztea eta pasoko trafikoa ezabatzea<\/strong>, beharrezkoa denean zirkulazio-noranzkoak aldatuz, kale horiek pasabide gisa erabiltzea saihesteko.<\/li>\n\n\n\n<li>Diseinuaren bidez <strong>10 edo 20 km\/h-ko benetako abiadurak lortzea<\/strong>, dagokionaren arabera.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Oinezkoen lehentasuna kalearen konfigurazioaren bidez agerian uztea<\/strong>, seinaleztapena osagarri gisa erabiliz.<\/li>\n\n\n\n<li>Aparkalekua murriztu edota antolatzea, ikuspena oztopa ez dezan.<\/li>\n\n\n\n<li>Beharrezkoa denean, estuguneak, ibilbide-aldaketak eta trafikoa lasaitzeko bestelako elementuak erabiltzea.<\/li>\n\n\n\n<li>Sarbideetan eta bidegurutzeetan ikuspen ona bermatzea eta biraketak abiadura txikian egitea sustatzea.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Sarrera argi eta erraz identifikagarriak diseinatzea<\/strong>, zoladura-aldaketen, oinezkoentzako espazioaren jarraitutasunaren, hiri-ateen edo trantsizioa hautematea ahalbidetzen duten bestelako elementuen bidez.<\/li>\n\n\n\n<li>Sarreretan oinezkoen lehentasuna indartzeko <strong>espaloi jarraituak edo sarbide goratuak<\/strong> erabiltzea baloratzea.<\/li>\n\n\n\n<li>Beharrezkoa denean, eremuaren identifikazioa sarbideko <strong>seinaleztapen horizontalaren<\/strong> bidez indartzea.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Eremuaren barruan oinezkoentzako pasabideak seinaleztatzea saihestea.<\/strong> S-28 eta S-47 eremuetan oinezkoek zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete; beraz, haien lehentasuna ez litzateke gurutzatzeko puntu jakin batzuetara mugatu behar. Oinezkoentzako pasabideak markatzeak okerreko mezua helaraz dezake, oinezkoek toki horietan soilik gurutzatu behar dutela iradokiz eta ohiko kale baten logika oinezkoen lehentasunerako pentsatutako espazio batean errepikatuz.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Figura horiek eremu-logika batekin aplikatzea, eta ez kale isolatuetan soilik.<\/strong> Ahal den guztietan, S-28 eta S-47 eremuek oinezkoen lehentasuneko eta trafiko lasaituko eremu jarraituak osatu beharko lituzkete, jarduketa txiki eta isolatuak saihestuz. Baldintza horiek konektatutako hainbat kaletara zabaltzeak pasoko trafikoa murriztea, abiadura baxuak mantentzea eta oinezkoentzat zein txirrindularientzat sare koherenteago eta ulergarriagoa sortzea ahalbidetzen du.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Bizikleten noranzko bikoitzari (BNB) buruzko informazioa indartzea.<\/strong> Mota honetako eremuetan bizikletek bi noranzkoetan zirkula dezaketenez, nahiz eta motordun trafikoa noranzko bakarrekoa izan, komeni da egoera hori argi adieraztea seinaleen edo panel osagarrien bidez, bereziki sarbideetan eta gatazkak sor daitezkeen puntuetan. Horri esker, gidariek eta oinezkoek bi noranzkoetatik datozen bizikleten presentzia aurreikusi dezakete eta kalearen funtzionamendua hobeto ulertzen da.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>S-28 eremuetan, zirkulaziorako eta aparkalekurako espazioa ahalik eta gehien murriztea<\/strong>, espazio hori egonaldirako, jolaserako eta hiri-bizitzarako berreskuratuz. Landaredia, zuhaitzak, hiri-altzariak eta elkartzea eta jolasa sustatzen duten elementuak txertatzea, haur, adineko eta desgaitasuna duten pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz. Diseinuak ohiko galtzada baten itxuratik aldendu behar du, eta 10 km\/h-ko mugarekin bateragarriak diren abiadurak modu naturalean sustatu.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Ordenantzak eta Donostiako kasua<\/h1>\n\n\n\n<p>Udalek zirkulazioa eta mugikortasuna udal-ordenantzen bidez arautzeko eskumena dute, betiere estatuko araudiak ezarritako esparruaren barruan. Horri esker, ibilgailuen sarbidea, bizikleten zirkulazioa edo oinezkoen lehentasuneko eremuak bezalako gaiak hiri bakoitzaren ezaugarrietara egokitu daitezke.<\/p>\n\n\n\n<p>Donostiaren kasuan, indarrean dagoen Oinezkoen eta Ibilgailuen Zirkulaziorako Ordenantzak dagoeneko jasotzen ditu \u00aboinezkoen lehentasuneko eremuak\u00bb. Horietan, Udalak ibilgailuen zirkulazioa eta aparkatzea osorik edo partzialki mugatu ditzake. Baimendutako ibilgailuek beren abiadura oinezkoenera egokitu behar dute eta ezin dute 20 km\/h-ko abiadura gainditu. Gainera, bizikletek lehentasuna dute gainerako ibilgailuen aurrean, baina ez oinezkoen aurrean.<\/p>\n\n\n\n<p>Ordenantza hori S-28 eta S-47 berriak agertu aurrekoa da eta, beraz, oraindik ez ditu bereizten egonaldi- eta jolas-eremuak eta Bizikidetza-eremuak.<\/p>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Bizikleta-sare batek kale mota desberdinak behar ditu<\/h1>\n\n\n\n<p>Bizikidetza-eremuek eginkizun garrantzitsua izan dezakete bizikleta bidezko mugikortasunean, baina ez dute bidegorri-sare bereizi baten beharra ordezkatzen.<\/p>\n\n\n\n<p>Sarearen ardatz nagusi eta egituratzaileek helmuga nagusiak lotu behar dituzte eta segurtasun-, jarraitutasun- eta erosotasun-maila handia eskaini, baldintzek hala eskatzen dutenean bizikleta-azpiegitura bereiziaren bidez. Bigarren maila batean, sarea kale lasaituen eta bizikidetza-eremuen bidez osa daiteke, bizikletek eta ibilgailuek espazioa partekatuz, betiere trafikoa txikia eta abiadurak benetan baxuak direnean.<\/p>\n\n\n\n<p>Horrela, bidegorriek sarearen bizkarrezurra osatzen dute, eta kale lasaiek, berriz, sarea zabaltzeko eta auzo, etxebizitza, saltoki eta bestelako helmugetarako sarbidea errazteko aukera ematen dute.<\/p>\n\n\n\n<p>Azken batean, S-28 batek benetako egonaldi- eta jolas-eremu gisa funtzionatu behar du, eta S-47 batek, berriz, bizikidetza- eta oinezkoen lehentasuneko kale gisa. Espazioa partekatzea tresna erabilgarria da baldintzak egokiak direnean, baina ez da erabili behar segurtasunak, erabiltzaile-fluxuek edo bidearen funtzioak mugitzeko modu desberdinak bereiztea gomendatzen duten lekuetan.<\/p>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Ondorioak<\/h1>\n\n\n\n<p>S-28 eta S-47 seinaleek aukera berriak eskaintzen dituzte oinezkoen lehentasuna, abiadura txikiak eta mugitzeko modu desberdinen arteko bizikidetza hobea duten kaleak sortzeko. Hala ere, haien eraginkortasuna ez dago seinaleztapenaren mende soilik: kale egokietan ezarri behar dira, eta ezarritako abiadura eta lehentasunekin bat datozen hiri-diseinuak eta trafiko-antolaketak lagundu behar diete.<\/p>\n\n\n\n<p>Behar bezala aplikatuta, eremu horiek espazio publikoa berreskuratzen, trafikoa murrizten eta oinezkoen zein bizikleten segurtasuna eta mugikortasuna hobetzen lagun dezakete. Baina bizikidetza ez da irtenbide unibertsal bihurtu behar: erabiltzaile-fluxuek, trafiko-intentsitateak edo bidearen funtzioak hala eskatzen dutenean, beharrezkoa izango da espazio bereiziak eta bidegorri-sare segurua, jarraitua eta egituratzailea mantentzea.<\/p>\n\n\n\n<h1 class=\"wp-block-heading\">Informazio gehiago: <\/h1>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.redbici.org\/wp-content\/uploads\/2025\/06\/Reforma-senales.pdf\">ACCEDE AL NUEVO CAT\u00c1LOGO DE SE\u00d1ALES<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.redbici.org\/bicis-en-zonas-peatonales\/\">\u00bfBicis en zonas peatonales?<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=hnwVe5RnUgg\">03 Actualizaci\u00f3n del cat\u00e1logo oficial de se\u00f1ales de la circulaci\u00f3n y marcas viales<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.dgt.es\/comunicacion\/notas-de-prensa\/20250610-el-gobierno-aprueba-la-actualizacion-del-catalogo-oficial-de-senales-de-trafico\/\">El Gobierno aprueba la actualizaci\u00f3n del cat\u00e1logo oficial de se\u00f1ales de tr\u00e1fico<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.redbici.org\/nuevo-catalogo-de-senales\/\">\u00a1Ya tenemos nuevo cat\u00e1logo de se\u00f1ales!<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/drive.google.com\/file\/d\/12ABJYsXqiDB2J0_muQKfOdoMZBvAHmSW\/view?usp=sharing\">Les nouveaux marquages possibles en entr\u00e9e de zone de rencontre, CEREMA<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/bicycleinfrastructuremanuals.com\/manuals7\/Street-Design-Manual-for-Oslo-City-of-Oslo-Agency-for-Urban-Environment_2020.pdf\">Street Design Manual for Oslo<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><a href=\"https:\/\/www.transportes.gob.es\/movilidad-sostenible\/estrategias\/efecto-bicicleta\/guia-de-recomendaciones-para-el-diseno-de-infraestructura-ciclista\">Gu\u00eda de recomendaciones para el dise\u00f1o de infraestructura ciclista, MITMA<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kaleak ez dira joan-etorrietara bideratutako espazioak soilik. Oinez ibiltzeko, elkartzeko, jolasteko, saltokietara joateko edo, besterik gabe, egoteko lekuak ere badira. Espazio publikoaren funtsezko parte dira, eta haien diseinuak eta erregulazioak neurri handi batean baldintzatzen dute nola erabil ditzakegun eta nork erabil ditzakeen modu seguru eta erosoan. Azken urteotan, gero eta hiri eta herri gehiago ari&#8230; <\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2026\/09\/07\/bizikidetza-eremuak-araudia-eta-aplikaziorako-irizpideak\/\" class=\"gdlr-info-font excerpt-read-more\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":13534,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2}},"categories":[66,5,71,130,55,72,56],"tags":[],"class_list":["post-13519","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-boletin","category-comunicado-de-prensa","category-mugikortasun-eta-hiriak-bloga-eu","category-noticias","category-prentsa-oharra","category-uncategorized-eu"],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2026\/09\/Euskaraz-irudia.jpg?fit=635%2C247&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7UhYK-3w3","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13519","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=13519"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13519\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":13529,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/13519\/revisions\/13529"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13534"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13519"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13519"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=13519"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}