{"id":5670,"date":"2017-06-20T19:09:24","date_gmt":"2017-06-20T17:09:24","guid":{"rendered":"http:\/\/kalapie.org\/?p=5670\/"},"modified":"2017-06-20T19:09:24","modified_gmt":"2017-06-20T17:09:24","slug":"airearen-kalitatea-anoetako-belodromoan-airea-7","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2017\/06\/20\/airearen-kalitatea-anoetako-belodromoan-airea-7\/","title":{"rendered":"Airearen kalitatea Anoetako belodromoan. Airea 7"},"content":{"rendered":"<p>Joan den astean, Donostiarrak klubeko kide diren bi lagunek esan zidaten, belodromoan entrenatzen dutenean, tartanaren egoera txarra dela-eta, eztarrian hazkura dutela.<br \/>\nKomentatu genuen atletak gainetik pasatzean tartanak sortzen duen hautsak eragin dezakeela hori eta Kalapieren tresnekin neur genezakeela. Izan ere, Kalapiek tresna horiek arnasten dugun airearen kalitatea denbora errealean aztertzeko erabiltzen ditu, kirola egiten ari garenean edo, besterik gabe, ibiltzen, banku batean eserita egunkaria irakurtzen edo bilobak zaintzen ari garenean.<br \/>\nHala, agindu nien, ekainaren 15eko goizean, belodromora gerturatuko nintzela neurketak egitera.<br \/>\nBarruan oso atleta gutxi zeuden entrenatzen, gehienak kanpoko pistan ari baitziren.<br \/>\nHala ere, PM 2,5 hauts arnasgarriaren (2,5 mikratik beherako partikulak) neurketak egin nituen.<br \/>\nHasiera batean eta laburki, belodromoaren kanpoaldean (kanpoko kutsadura mailaren erreferentziako neurketa), gero, belodromoaren barnealdean neurtu nuen eta, azkenik, kanpoko pistan, atleta saiatu batzuek zirimiripean entrenatzen zuten bitartean.<br \/>\nPM 2,5 partikulen osasun-arriskuak<br \/>\nOsasunaren Mundu Erakundeak (OME) PM 2,5 partikulentzako (organismoarentzat kaltegarrienak) erreferentziako balio bat proposatzen du, kutsatzailearen gehienezko kontzentrazio onargarri gisa, osasun-irizpideak hertsiki aintzat hartuta.<br \/>\nAlde aipagarria dago Europar Batasunak eta OMEk ezarritako balioen artean, azken hauek zorrotzagoak direlarik osasunaren defentsan.<br \/>\nOMEren urteko gomendioa PM 2,5 partikulentzat 10 \u03bcg\/m3 da, egungo europar muga-balioaren (25 \u03bcg\/m3) erdia baino gutxiago, edo 2020. urterako ezarri den 20ko balioa baino gutxiago.<br \/>\nAlabaina, kutsadura atmosferikoak osasunean dituen ondorioak erakusten dituzten hainbat azterketa zientifiko berrik nabarmentzen dute araututako mailak altuegiak direla biztanleria babesteko, PM 2,5 partikulen bidezko kutsadurak kontzentrazio oso txikietan ere osasunean ondorioak eragiten baititu.<br \/>\nIzan ere, PM 2,5 partikulen kasuan, ezin izan da identifikatu osasuna kaltetzen ez duen ataririk.<br \/>\nOndorioz, OMEren gomendioek partikulen kontzentrazio ahalik eta txikienak lortzea dute helburu.<br \/>\nOMEren muga-balio horiek, oro har, atseden-egoeran dagoen jendearentzat ezarri dira.<br \/>\nGeure kasuan, kontuan hartu behar dugu, belodromo barruan, atletek abiadura-serieak egin ohi dituztela, geldi egonda baino 2-3 aldiz aire gehiago (egindako ahaleginaren arabera) arnastuz eta, hortaz, partikula eta substantzia toxiko gehiago inhalatuz.<br \/>\n<b> Emaitzak<\/b><\/p>\n<p><img data-recalc-dims=\"1\" fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-medium wp-image-5599\" src=\"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_4609.jpg?resize=300%2C225\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_4609.jpg?resize=300%2C225&amp;ssl=1 300w, https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_4609.jpg?resize=768%2C576&amp;ssl=1 768w, https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_4609.jpg?resize=1024%2C767&amp;ssl=1 1024w, https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_4609.jpg?resize=400%2C300&amp;ssl=1 400w, https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_4609.jpg?w=1181&amp;ssl=1 1181w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p>Goizeko 9:55etik 10:45era egindako neurketa jarraituan aurkitutako PM 2,5 partikulen mailak erantsitako grafikoan argi eta garbi ikus daitezke. Belodromoaren kanpoaldeari dagokion lehen partea (10:00ak baino lehen), tarte berdea, OMEk gomendatutako muga-baliotik beherako kontzentrazioak dira.<br \/>\nAzpimarratu beharra dago, barrutian sartu bezain pronto (10:00etatik 10:20era), partikulen mailak tarte horian daudela, OMEk gomendatutako gehieneko balioa gaindituta.<br \/>\nPM 2,5 partikulen kontzentrazio handi hauek neurtutako ia 20 minutuetan mantentzen dira, ni pistara gerturatzea ala ez alde batera utzita, eta kontuan hartuta 3 atleta besterik ez zeudela entrenatzen.<br \/>\nHortik ondoriozta daiteke, belodromo barruan, goiz hartan airea berritu ez zelarik, hondo-kutsadura maila aipagarria zegoela. Pentsatzekoa denez, horrek gora egingo luke atleta asko ariko balira entrenatzen, tartanak sortzen duen hautsaren ondorioz.<br \/>\nKanpora irtetean (10:20etik 10:45era) eta, zehazki, kanpoko atletismo-pistan, partikulen mailak tarte berdera jaisten dira berriro ere.<br \/>\n<b> Ondorioa<\/b><br \/>\nGoiz hartako baldintzetan, belodromo barruan egindako PM 2,5 partikulen neurketen emaitzen arabera, adierazi daiteke OMEk, oro har, jendearentzat (hau da, entrenamenduak zuzentzen edo, besterik gabe, harmailatik atletak ikusten ari diren pertsonak) gomendatzen dituen muga-balioak aise gainditzen direla.<br \/>\nAtletei dagokienez, abiadura-seriek egiteak duen osasun arriskua, bistan denez, askoz handiagoa da, hiru aldiz aire kutsatu gehiago inhalatzen ari direlako partikula arnasgarrien (hautsa) eta pistako tartan hondatutik datozen beste hainbat produktu toxikoren bidez.<br \/>\nLaburbilduz, belodromo barruan egungo ingurumen-baldintzetan entrenatzeak atleten osasuna arriskuan jartzen du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joan den astean, Donostiarrak klubeko kide diren bi lagunek esan zidaten, belodromoan entrenatzen dutenean, tartanaren egoera txarra dela-eta, eztarrian hazkura dutela. Komentatu genuen atletak gainetik pasatzean tartanak sortzen duen hautsak eragin dezakeela hori eta Kalapieren tresnekin neur genezakeela. Izan ere, Kalapiek tresna horiek arnasten dugun airearen kalitatea denbora errealean aztertzeko erabiltzen ditu, kirola egiten ari&#8230; <\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2017\/06\/20\/airearen-kalitatea-anoetako-belodromoan-airea-7\/\" class=\"gdlr-info-font excerpt-read-more\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":9,"featured_media":5591,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2}},"categories":[58,66,59,63,70,56],"tags":[],"class_list":["post-5670","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-agenda-eu","category-albisteak","category-buletina","category-ekitaldiak","category-proiektuak","category-uncategorized-eu"],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2017\/06\/IMG_4601.png?fit=2048%2C1536&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7UhYK-1ts","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5670","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=5670"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5670\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":5673,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/5670\/revisions\/5673"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5591"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=5670"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=5670"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=5670"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}