{"id":8110,"date":"2019-07-16T19:19:11","date_gmt":"2019-07-16T17:19:11","guid":{"rendered":"http:\/\/kalapie.org\/?p=8110\/"},"modified":"2019-07-16T19:19:11","modified_gmt":"2019-07-16T17:19:11","slug":"zurriola-etorbideko-bidegorriaren-gainean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2019\/07\/16\/zurriola-etorbideko-bidegorriaren-gainean\/","title":{"rendered":"Zurriola etorbideko bidegorriaren gainean"},"content":{"rendered":"<p>Zurriola etorbideko bidegorri-zatia Bulebar-Zurriola ardatza xede duen proiektu global<br \/>\nbaten barruan sartzen da, eta Kalapiek aspaldi azaldu zion Mugikortasun Zuzendaritzari<br \/>\ngure ustez zein den soluziorik onena.<br \/>\nKontuan hartuta ardatz horretan oinezkoen dentsitatea aipagarria dela eta handituz doala<br \/>\neta uneko bizikleta-bidearekin hainbat interferentzia-puntu dituela, gatazkak saihesteko<br \/>\nhelburuaz, ardatz horretan bizikleta-bide berri bat egitea proposatzen dugu.<br \/>\nProposatzen dugun aldaketa Bulebarrean, Legazpi kalearen mailan, hasten da eta<br \/>\nZurriola etorbidean, Ramon y Cajal kalearen mailan, amaitzen da.<br \/>\nLehenengo zati hori aldatzen badugu, Bulebarreko uneko bidegorria mantendu ahalko<br \/>\ndugu Okendo kaleko izkinaraino; eta, horrela, Bulebarreko bidegurutzea eta Bretxa<br \/>\neraikinaren aurreko igarobidea, oinezkoen dentsitatea handia izanik gatazkatsua den<br \/>\neremua, desagertuko lirateke. Agian, horretarako, motordunen zirkulaziorako errei bat<br \/>\nkendu beharko da, baina horrek ez die DBUS autobusentzat erreserbatutako erreiei<br \/>\neragingo.<br \/>\nProposamenean, Reina Regente kaleko zatian, uneko bidea motordunen zirkulazioaren<br \/>\nkontrako fluxuak banantzen dituen erdibitzailearen alde batera eta bestera eramaten da,<br \/>\nbaina horrek ez die eragiten ez Bulebarreko aparkalekuaren sarrerari ez garraio<br \/>\npublikoarentzat erreserbatutako erreiari. Zati horretan, Victoria Eugenia antzokiaren<br \/>\nkontrako aldea aukeratzen bada, motordunen zirkulaziorako errei bat kendu beharko da;<br \/>\nbaina, erdibitzailea kenduta, posible liteke agian egungo erreiak mantentzea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Reina Regente kaleko etxebizitzen aldean dagoen bidegorria kentzen bada, espaloia<br \/>\nzabaldu ahal izango da; izan ere, oinezkoen zirkulazioa handia da eremu horretan, batez<br \/>\nere Kursaal eraikinaren inguruan urtean zehar antolatzen diren ekitaldi ugarien<br \/>\nondorioz.<br \/>\nHasieran, hauxe proposatu genuen Zurriolako zubirako: bidegorria zubiaren erdialdera<br \/>\neramatea eta, ondorioz, errei guztiak mugitzea (erreirik kendu gabe); horrela,<br \/>\nbidegorriak ibilgailuen zirkulazioren kontrako fluxuak bananduko lituzke. Hau da, une<br \/>\nhonetan Santa Katalina zubiak duen konfigurazio berbera kopiatzea.<br \/>\nAldaketa horrekin, oinezkoen eta txirrindularien fluxuak banatzea lortzen dugu, batez<br \/>\nere zubiaren bi muturretan (Pasealeku Berriaren hasierako izkina eta Pasealeku Berria<br \/>\neta Zurriolako morrua elkartzen diren puntua), non interferentziak eta gatazkak<br \/>\netengabeak baitira.<br \/>\nMugikortasun Zuzendaritzak bertako idatzizko komunikabide batean proposamen bat<br \/>\niragarri zuen: bidegorria hegoaldeko espaloira eramatea eta, ondorioz, espaloiari 1,4<br \/>\nmetro kentzea (3,45 metrotik 2,05 metrora), iparraldeko espaloia, zirkulazio handiena<br \/>\nduena, zabaltzeko (3,68 metrotik 4,68 metrora). Hots, oinezkoentzako espaloi-tartea 40<br \/>\ncm murriztea, iparraldeko espaloia metro 1 zabalduta eta hegoaldeko espaloia 1,40<\/p>\n<p>metro estututa (2 metroko espaloia utzita). Aldaketa hori nabarmen eskasa iruditzen<br \/>\nzaigu Zurriola bezalako zubi batentzat eta erdigunera edo alde zaharrera oinez joateko<br \/>\nespaloi hori erabiltzen duten Groseko auzotarren fluxuarentzat.<br \/>\nBideetan egin diren azken aldaketetan ez da inoiz murriztu oinezkoentzako tartea,<br \/>\naitzitik, aldaketa guztiek oinezkoen tartea zabaltzera jo dute eskuarki. Horren adibide<br \/>\nda Norteko geltokiko zubia, non ikuspegi irekiaren seinale hainbat zirkulazio-errei<br \/>\nkendu baitira oinezkoen tartea handitzeko: errei bakarra dago norabide bakoitzeko eta bi<br \/>\nerrei horietan autobus eta ibilgailu partikularrek zirkulatzen dute; eta, horrez gain,<br \/>\ngeltokirako erreiak autobusen eta auto partikularren aparkalekurako fluxua barne<br \/>\nhartzen du.<br \/>\nMugikortasun Zuzendaritzak iragarritako hasierako proposamena berriz hausnartuko<br \/>\nduela adierazi duenez, Kalapiek gogorarazi nahi du, gure ustez, espaloiak zabaltzeko eta<br \/>\ntxirrindulari zein oinezkoentzako bidegorri egoki eta seguru bat lortzeko, gutxienez,<br \/>\nibilgailuen zirkulaziorako errei bat kendu behar dela.<br \/>\nZurriola etorbidean, proposamenak egungo bidegorria Kursaal eraikinaren espaloitik<br \/>\nmehelinera, zenbaki bikoitien aldera, eramatea planteatzen du. Eguzkiren esanetan,<br \/>\nZurriola etorbidera Ramon M\u00aa Lili kaletik sartzen diren ibilgailuek bidegorria<br \/>\ninbaditzen dute; zubian bidegorria hegoaldeko espaloitik aldenduko bagenu, arrisku hori<br \/>\nsaihestuko genuke. Horrela, txirrindulari eta oinezkoen arteko interferentziak ekidingo<br \/>\ngenituzke zati horretan guztian Ramon y Cajal kalearen izkinaraino, oinezkoen<br \/>\nzirkulazio handia eta autobusak gelditzeko markesina puntu kritikoan duen eremua.<br \/>\nAzken Zinemaldietan zehar, uneko bidegorriari dagokion zatian agintari eta<br \/>\ngonbidatuentzat jarritako sarbide-korridorearen ondorioz, eraikinaren fatxada osoan eta<br \/>\nZinemaldiak iraun duen bitartean, bizikleta-bidea gure proposamenean iradokitako<br \/>\netorbideko eremura eraman da, eta horrek ez du motordunen zirkulazioa inola ere<br \/>\noztopatu.<br \/>\nRamon y Cajal kalearen mailan, eta kale horretan zehar Katalunia plazatik datorren<br \/>\nbidegorriari jarraiki, proposatutako bideak etorbidea zeharkatzen du eta Saguesera doan<br \/>\nuneko trazadurarekin bat egiten du, non zuhaitz eta parterreek oinezkoen eta<br \/>\ntxirrindularien fluxuak banantzen dituzten.<br \/>\nKalapiek gogorarazi nahi du zatiren batean motordunen zirkulaziorako erreiak kentzeko<br \/>\nproposamena trafikoa lasaitzeko, motordun ibilgailu partikularren erdigunerako sarbidea<br \/>\ngeldiarazteko eta ibilgailu partikularren erabilera murrizteko politikarekin ados<br \/>\ndatorrela, eta horixe dela Donostiako Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Planaren<br \/>\norientazioa.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zurriola etorbideko bidegorri-zatia Bulebar-Zurriola ardatza xede duen proiektu global baten barruan sartzen da, eta Kalapiek aspaldi azaldu zion Mugikortasun Zuzendaritzari gure ustez zein den soluziorik onena. Kontuan hartuta ardatz horretan oinezkoen dentsitatea aipagarria dela eta handituz doala eta uneko bizikleta-bidearekin hainbat interferentzia-puntu dituela, gatazkak saihesteko helburuaz, ardatz horretan bizikleta-bide berri bat egitea proposatzen dugu. Proposatzen&#8230; <\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2019\/07\/16\/zurriola-etorbideko-bidegorriaren-gainean\/\" class=\"gdlr-info-font excerpt-read-more\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":8106,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2}},"categories":[66,59,56],"tags":[],"class_list":["post-8110","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-buletina","category-uncategorized-eu"],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2019\/07\/photo_2019-07-13-09.04.46.jpeg?fit=720%2C1280&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7UhYK-26O","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8110","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8110"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8110\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8111,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8110\/revisions\/8111"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8106"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8110"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8110"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8110"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}