{"id":8226,"date":"2019-08-02T15:24:09","date_gmt":"2019-08-02T13:24:09","guid":{"rendered":"http:\/\/kalapie.org\/?p=8226\/"},"modified":"2019-08-02T15:24:09","modified_gmt":"2019-08-02T13:24:09","slug":"bizikletentzako-aparkalekuak-donostian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2019\/08\/02\/bizikletentzako-aparkalekuak-donostian\/","title":{"rendered":"Bizikletentzako aparkalekuak Donostian"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak zorionak eman nahi dizkio Mugikortasun Sailari egin duen azken <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=r0DjWydgiGU\">LAISTERBIDOL<\/a>\u00a0kanpainagatik. Izan ere, herritarroi gomendatzen digu, hiriko zirkulazio-arazoen aurrean, soluzio onena autoa etxean uztea eta oinez, bizikletaz edo garraiobide ez hain kutsakorretan (autobusean eta trenean) ibiltzea dela. Zorionak, bada. Bestetik, Kalapiek gogorarazi nahi dio Udalari 32 urte daramatzala gauza bera errepikatzen, guri jaramon handirik egin gabe.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ohi bezala, Kalapiek kanpaina horretan parte hartu nahi du, eta, hasteko, bizikletarekin erlazionatutako alderdi oso zehatz eta polemiko bati heldu nahi diogu: aparkalekuak.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hirian bizikleta asko ibiltzen diren uneetan, esaterako udan, Zinemaldian eta Jazzaldian zehar, gorriak ikusten dituzte txirrindulariek bizikletak aparkatzeko, eta toki erosoenetan uzten dituzte bizikletak. Horren aurrean, noizean behin Udalak isunak jarri, giltzarrapoak moztu eta bizikletak gorde egiten ditu. Aldi berean, Udala ahaleginak egiten ari da arazo hori konpontzeko, besteak beste, hondartzen inguruko eremuetan eta beste hainbat lekutan aparkaleku gehiago jarrita. Baina bi aldeak, bai Udala bai isunak jaso dituzten txirrindulariak, konforme ez daudela ikusita, Kalapiek uste du ez dela behar besteko soluziorik eman. Udalaren iritziz, zentzuzkoa da isunak jartzea txirrindulari asko ibiltzen diren eremuetan eta zona kritikoetan aparkaleku libreak daudelako. Isunak jaso dituzten pertsonak, berriz, haserre daude, haien esanetan, bizikletentzako aparkalekuetan bizikleta uztea ezinezkoa delako, aparkalekuak beteta baitaude. Desadostasuna da nagusi eta, egoera horretan, Kalapiek eskatzen dio Udalari, isunak jarri aurretik, ondo adieraz eta informa dezala non aparka daitezkeen bizikletak eta non ez.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Nolanahi ere, Donostian, bizikletak aparkatzeko arazoa ez da urtaroaren araberakoa, ezta aldizkakoa ere. Gogorarazi nahi dugu txirrindulariok urte osoan zehar ditugula aparkatzeko arazoak. Badakigu Udala problematikari aurre egiteko lanean ari dela. Horregatik, eskatzen diogu plan zabalagoa prestatzea eta baliabide ekonomiko zein langile gehiago bideratzea arazoa konpontzeko, kontuan hartuta hurrengo urteetan hirian geroz eta bizikleta gehiago ibiliko direla.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak (IDEAk) argitaratu duen bizikletentzako <a href=\"https:\/\/www.idae.es\/uploads\/documentos\/documentos_Manual_de_aparcamientos_de_bicicletas_edf1ed0e.pdf\">aparkalekuen gaineko eskuliburuak<\/a> dioenez, bizikletaren eraginkortasuna eta erabilera handitu egingo da txirrindulariek bizikleta helmugatik gertu (oinez, gehienez, helmugatik 50 metrora edo 30 segundora) uzteko aparkaleku seguruak badituzte.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hartzen diren neurriek helburu bikoitza izan beharko dute: bizikletaren erabilera erraztea eta espazio publikoa errespetatzea. Udalari eskatzen diogun planak neurri ezberdinak barne hartu beharko lituzke, bai beharrezko azpiegiturei, bai tartean dauden eragileen (dela txirrindularien dela Udalaren) jarrera-aldaketari begira.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hona hemen gure iradokizunak:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Sarbide publikoko eraikin publiko eta pribatu guztiek bizikletentzako aparkaleku bat izan behar dute eraikinaren inguruan.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Aparkalekuak jartzea jatorrian, hau da, etxebizitzetan, joan-etorri guztiak hasten diren tokian. Dagoeneko finkatuta dauden hiri-eremuetan, eraikinetan erabili gabe dauden espazioak eta kale bereko egoiliarrek partekatzen dituzten kanpoko espazio itxiak erabil daitezke; eta egon badauden espazioei erabilera desberdina eman diezaiekegu.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Hirigintza-jarduera berriak egitean, aurreikusi behar da kale-mailan bizikletak aparkatzeko plaza nahikoak erreserbatzea.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Denok uste bezala, autoek pixkanaka hirigunea uzten badute, autoek orain okupatzen dituzten espazio horietako batzuk bizikletentzako aparkalekuak egiteko erabili beharko dira.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bizikletentzako aparkaleku estali eta seguruak behar ditugu.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Hiriko auto-aparkalekuak egokitu daitezke bizikletak aparkatzeko balio dezaten.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Herritarrok informazio argia izan behar dugu bizikletak aparkatzeko guneen erabileraren gainean.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Hirian beste arazo bat dugu: bizikletentzako aparkalekuetan bizikleta zahar asko, hobeki esateko, txatar asko, pilatzen dira. Arazo hori konpontzeko, hondakinen gaineko araudiak ezartzen dituen zailtasunak gainditu behar ditugu eta Udalak bizikleta horiek baztertzeko sistema etengabe eta iraunkor bat ezarri behar du, bizikleta zaharrak pilatzea saihesteko.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Zirkulazio-ordenantzaren arabera, bizikletak ezin dira aparkatu pertsonen, beste ibilgailuen edo salgaien mugikortasuna larriki galarazten edo zailtzen duten tokietan, ezta hiri-altzariak hondatzen dituzten tokietan ere.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bizikletak ezin dira giltzarrapoz zuhaitzei lotu, txorkoei ez ezik.\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bizikletak, nahiz eta bizikletentzako aparkalekuak propio ez izan, pertsonen edota ibilgailuen mugikortasuna kaltetu gabe zeregin hori bete dezaketen elementuei (bulebarreko barandei, etab.) lotu ahal izango dira.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kalapieren aburuz, kaleetan bizikletak bistarazi behar dira, hiria ekologikoa den eta ingurumena errespetatzen duen seinale. Oso onuragarria da bizikletak hiriaren irudiaren parte izatea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kalapiek Udalari ideiak eta iradokizunak helarazten jarraituko du, denon artean, ingurumena gero eta gehiago errespetatzen duen hiri ekologiko eta osasungarri bat eraikitzeko.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak zorionak eman nahi dizkio Mugikortasun Sailari egin duen azken LAISTERBIDOL\u00a0kanpainagatik. Izan ere, herritarroi gomendatzen digu, hiriko zirkulazio-arazoen aurrean, soluzio onena autoa etxean uztea eta oinez, bizikletaz edo garraiobide ez hain kutsakorretan (autobusean eta trenean) ibiltzea dela. Zorionak, bada. Bestetik, Kalapiek gogorarazi nahi dio Udalari 32 urte daramatzala gauza bera errepikatzen, guri&#8230; <\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2019\/08\/02\/bizikletentzako-aparkalekuak-donostian\/\" class=\"gdlr-info-font excerpt-read-more\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":8188,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2}},"categories":[66,59,72],"tags":[],"class_list":["post-8226","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-buletina","category-prentsa-oharra"],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2019\/07\/photo_2019-07-31-09.48.20.jpeg?fit=1280%2C720&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7UhYK-28G","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8226","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8226"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8226\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8227,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8226\/revisions\/8227"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8188"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8226"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8226"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8226"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}