{"id":8487,"date":"2020-04-14T20:13:35","date_gmt":"2020-04-14T18:13:35","guid":{"rendered":"http:\/\/kalapie.org\/?p=8487"},"modified":"2020-04-14T20:13:35","modified_gmt":"2020-04-14T18:13:35","slug":"donostiak-covid19-a-gainditzeko-hausnarketak-eta-proposamenak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2020\/04\/14\/donostiak-covid19-a-gainditzeko-hausnarketak-eta-proposamenak\/","title":{"rendered":"Donostiak Covid19-a gainditzeko hausnarketak eta proposamenak"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">Kalapiek, Donostiako Txirrindularien Elkarteak, Covid-19ak eragindako egoera berri honetan, Donostiako Udalarekin\u00a0jarraian irakurri daitezkeen hiri-mugikortasunaren gaineko hausnarketak eta proposamenak partekatu ditu:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Birusak eragindako pandemia mugarri izan da gure gizartearen eremu askotan (osasunean, hezkuntzan, turismoan&#8230;), baina bada, gure ustez, egoerak baldintzatu duen beste eremu garrantzitsu bat ere: mugikortasuna. Orain arte ezagutu dugun mundu globalizatuan, pertsonen mugikortasun azkar eta askea izan da birusa zabaltzen lagundu duen faktore nagusia mundu osoan. Horrez gain, hiri-mugikortasuna faktore garrantzitsua izan da birusaren tokian tokiko hedapenean.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Osasun-larrialdi egoera ezarri zen unetik aurrera, pertsonen mugikortasuna mugatu eta, ondorioz, kutsatuen kopurua murriztu egin da. Ohar hau idazten ari garen unean, ez dakigu nolakoa izango den konfinamenduaren ondorengo panorama, baina honako hau argi dugu: ezin dugu itzuli aurreko egoerara eta, gizarte gisa, hiri gisa, beste behar guztien gainetik, pertsonen osasuna ardatz duen etorkizun bat planifikatu behar dugu.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azterketa zientifiko, albiste eta irudi ugarik agerian jarri dute ibilgailu kutsagarrien zirkulazioa etetearekin batera kutsadurak behera egin duela [1]. Donostiako Udala hiriko airearen kalitatearen jarraipena egiten ari da eta, aste bakar batean, hirian hain denbora gutxian inoiz ikusi ez dugun partikula kutsatzaileen beherakada erregistratu du [2]. Egoera horretan, Kalapiek hausnarketa egin nahi du atzean utzi dugun, konfinamenduan zehar bizi dugun eta hurbileko etorkizunean izango dugun egoeraren gainean. Gure aburuz, hausnarketa egin beharko dugu hiri-mugikortasunaren gainean, eguneroko desplazamenduak modu aktiboan, oinez edo bizikletaz, egitea bultzatu, diskriminazio positiboa eginez. Aldaketak egiteko unea da, alferrik galdu ezin dugun eta zerbait egitera bultzatzen gaituen aukera paregabea.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Goiko paragrafoaren ildotik, autoak gure hirian duen rola aztertu dugu ere. Gure iritziz, ezinbestekoa da, konfinamendua amaitu aurretik, ibilgailu pribatuen erabilera kontrolatzeko eta mugatzeko neurriak hartzea, ibilgailu horiek sortzen duten kutsadurak ondorio negatibo zuzenak baititu koronabirusaren kutsadura- eta heriotza-tasan. Izan ere, egin berri diren hainbat azterketek erakusten dute koronabirusaren ondoriozko heriotza-tasa altuagoa dela kutsadura handiagoko hirietan kutsadura txikiagoko hirietan baino [3]. Horrek esan nahi du are beharrezkoagoa dela autoen erabilera masifikatua geldiaraztea eta oinez edo bizikletaz egindako desplazamendu aktiboak sustatzea.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Horiek horrela, Udalari gogorarazi nahi diogu desplazamenduetarako bizikleta erabiltzeak abantaila paregabeak dituela birusa ahalik eta azkarren desagerrarazteko [4]:<\/span><\/p>\n<ol>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bizikletaz ibiltzean osasun-agintariek gomendatzen duten pertsonen arteko distantzia fisikoa gordetzen dugu.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Garraio publikoaren ordez bizikleta erabiltzen duten pertsonek birusa harrapatzeko eta besteak kutsatzeko arrisku txikiagoa dute eta, aldi berean, gehien behar dutenei haien lekua uzten diete.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Autoek eta motorrek ez bezala, bizikletek ez dute ingurumena kutsatzen eta positiboki laguntzen dute koronabirusaren hedapen soziala murrizten.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bizikleta erabiltzeak ez du giro-zarata sortzen eta erabiltzaileen osasuna hobetzen du.<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bizikleta pertsonak eta salgaiak garraiatzeko bide merkea da, eta potentzial handia du hiriko ekonomia suspertzeko.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azkenik, Donostian berehala aplika daitezkeen hainbat neurri eta proposamen orokor helarazi nahi dizkiogu Udalari, horietako batzuk konfinamendua amaitu aurretik aplikatzekoak, oraingo osasun- eta ekonomia-krisia lehenbailehen, ahalik eta ondorio negatibo gutxienekin eta herritarren osasun publikoa bermatuz gainditzeko helburuarekin.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Jarraian, gure iritziz, hirian ahalik eta azkarren ezarri beharko liratekeen proposamen eta ideia batzuk azaltzen ditugu:<\/span><\/p>\n<ol>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Zirkulazioa baretzea.<\/b><span style=\"font-weight: 400;\"> Ibilgailuen abiadura modulatzea, herritarren segurtasuna eta bizi-kalitate bermatzeko. Hirian 30 km\/orduko gehieneko abiadura ezartzea, eta 20 km\/orduko gehieneko abiadura jarduera-dentsitate handiko guneetan (Gobernuaren 2019-2023 planak barne hartzen duen proposamena) [5].<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Aldi baterako txirrindularientzako bidegorriak\u00a0ezartzea, <\/b><span style=\"font-weight: 400;\">erabilera masiboa eta segurua bermatzen dutenak. Beharrezkoa bezain egingarria iruditzen zaigu, beste hainbat hiritan egin duten bezala, hiriko kale zabalenetako errei batzuk bizikleten zirkulaziorako gordetzea. Neurri horrek arrakasta handia izan du munduko hiri askotan, garraio publikoetan pilaketak zuzenean arintzen dituelako eta herritarren mugikortasun aktiboa sustatzen duelako. Berehala ezar liteke neurri hori; seguruenik, konfinamendua amaitu bezain laster, orduan herritarrek ariketa fisikoa egiteko behar handiagoa izango baitute. <strong>Behin-behineko neurria izango denez gero, epe ertainean, birmoldatu eta behin betiko neurritzat hartu beharko litzateke.<\/strong><\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Kaleak oinezkoentzako gune bilakatzea <\/b>[6].<b> <span style=\"font-weight: 400;\">Batez ere, hiriko erdiguneko eta auzoetako bihotzetako zenbait kaleetako espaloiek ez dute zabalera nahikoa Osasun Ministerioak kutsadura saihesteko gomendatzen duen pertsonen arteko gutxieneko distantzia bermatzeko. Horregatik, Udalari eskatzen diogu neurri hori betetzen ez duten kaleak partzialki ixtea eta mugikortasun aktiboari (oinezkoei eta txirrindulariei) toki handiagoa egitea, eta kale horiek garraio publikoaren zirkulaziorako bakarrik edota egoiliarren zirkulazio edo aparkamendurako bakarrik gordetzea.<\/span><\/b><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Semaforoen programazioa aldatzea <span style=\"font-weight: 400;\">[7]. Mugikortasunaren kateko lehen mailan dauden oinezkoen lehentasuna eta segurtasuna bultzatzeko politikari jarraikiz, egokia bezain beharrezkoa iruditzen zaigu semaforoen programazioa aldatzea. Oinezkoen zirkulazioa bultzatu nahi dugu, gorriz markatutako geldialdia laburtuz eta berdez markatutako pasaldia luzatuz. Horrela, pilaketak saihestuko ditugu oinezkoen pasabideetan.<\/span><\/b><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b><span style=\"font-weight: 400;\">Lehenbailehen,<\/span> Dbizi bizikleta-zerbitzu publikoa berriz ere irekitzea <span style=\"font-weight: 400;\">egoki diren osasun-neurriak ezarrita.<\/span><\/b><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b><span style=\"font-weight: 400;\">Udalari eskatzen diogu agintari eskudunekin hitz egitea<\/span> bizikleten mantentzeez eta premiazko konponketez arduratzen diren zerbitzuak irekitzeko<span style=\"font-weight: 400;\">, baimena duten profesional eta jarduerek eskatuta; kontuan hartuta neurri hori funtsezkotzat jo dela dagoeneko motordun ibilgailuen kasuan.<\/span><\/b><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Aparkaleku gehiago jartzea osasun-zentroetan <span style=\"font-weight: 400;\">eta mugikortasunerako trakzio-zentroetan.<\/span><\/b><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b>Salgaiak bizikletetan eta kargako bizikletetan garraiatzea sustatzea.<\/b><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><b><span style=\"font-weight: 400;\">Azkenik baina ez azken, goian aipatutako neurriak ezartzeaz gain, beharrezkoa iruditzen zaigu, aldi berean, Udalak<\/span> kanpaina indartsua egitea mugikortasun aktiboko desplazamenduak (oinez eta bizikletaz) bakarrik sustatzeko<span style=\"font-weight: 400;\">, non bizikleta erabiltzeak dituen abantailak azpimarratzen diren. Kanpainarako honako bi izen hauek proposatzen ditugu: #DonostiaAktiboa edo #DonostiarrakMugituz<\/span><\/b><\/li>\n<\/ol>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Neurri ekonomikoak:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Jakinaren gainean gaude egoera ekonomiko gogorra dugula aurretik; jarduera asko itxi dira. Konfinamenduaren ondoren, batzuk berriz ere irekiko dira, baina beste batzuk bidean geldituko dira. Administrazioak lan nekeza izango du egoera hori konpontzeko eta laguntzak ikuspegi ekonomikotik baina, batez ere, ingurumenaren ikuspegitik jasangarriak diren jardueretara bideratu beharko ditu.<\/span> <span style=\"font-weight: 400;\">Izan ere, alderdi hori lantzen duten hiriak eta eskualdeak aurretik dugun krisia gainditzeko egoera hobean egongo dira.\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Turismo Sailari European Cyclists Federation erakundeak prestatu duen eta Red de Ciudades por la Bicicleta sareak gaztelaniara itzuli duten txosten bat [8] helarazi nahi diogu. Txostenak bizikletak hiri-mugikortasunean eta turismoan duen potentzial handia zehazten du. Txostenaren esanetan, Donostiak bizikletaren jarduera eta merkatua sustatzea lortzen badu, erreferente bilakatuko da bai estatuan bai Europan.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azkenik, nahiko genuke Udalak hemen azaldutako proposamenak bere egitea, Donostiako Udala eredu bilaka dadin herritarren zaintzari dagokionean. Udalaren eta, zehazki, Mugikortasun Sailaren eskura gaude idatzi\u00a0honetan azaldutako planteamendu orokorrak garatzeko, elkarrekin lan egiteko, eta, Udalak nahi izanez gero, egindako planteamenduen aplikaziorako ideia eta erantzun zehatzak emateko.\u00a0<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[1] Airearen kutsadura minimoetara iristen da koarentenan zehar zirkulazioa murrizteagatik: zer ikasi dezake Europak?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">(en)\u00a0<\/span><a href=\"https:\/\/ecf.com\/news-and-events\/news\/air-pollution-falls-minimums-due-reduced-traffic-during-quarantine-what-can\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/ecf.com\/news-and-events\/news\/air-pollution-falls-minimums-due-reduced-traffic-during-quarantine-what-can<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">(es) <\/span><a href=\"https:\/\/conbici.org\/noticias\/la-contaminacion-del-aire-cae-a-minimos-debido-a-la-reduccion-del-trafico-durante-la-cuarentena-que-puede-aprender-europa\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/conbici.org\/noticias\/la-contaminacion-del-aire-cae-a-minimos-debido-a-la-reduccion-del-trafico-durante-la-cuarentena-que-puede-aprender-europa<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[2] Donostiako airearen kalitatea aldatu da<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.donostia.eus\/ataria\/documents\/8023875\/8050807\/Aire+kalitatearen+azterketa.pdf\/9cd57cdd-88f3-267c-a4a0-7125613b745b\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/www.donostia.eus\/ataria\/documents\/8023875\/8050807\/Aire+kalitatearen+azterketa.pdf\/9cd57cdd-88f3-267c-a4a0-7125613b745b<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[3] Airearen kutsadurak COVID-19aren ondoriozko heriotza-tasa igotzen du<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/cadenaser.com\/ser\/2020\/04\/07\/ciencia\/1586278898_664501.amp.html?__twitter_impression=true\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/cadenaser.com\/ser\/2020\/04\/07\/ciencia\/1586278898_664501.amp.html?__twitter_impression=true<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[4] Keep Cycling during the Coronavirus Outbreak<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/ecf.com\/news-and-events\/news\/keep-cycling-during-coronavirus-outbreak<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[5] Gobernuaren 2019-2023 Programa [PDF]<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.donostia.eus\/ataria\/documents\/10305323\/0\/Donostiako+Udala+Gobernu+Plana+2019_2023.pdf\/d5b3c358-2f58-f3d9-f7e3-74182f8d44f1\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/www.donostia.eus\/ataria\/documents\/10305323\/0\/Donostiako+Udala+Gobernu+Plana+2019_2023.pdf\/d5b3c358-2f58-f3d9-f7e3-74182f8d44f1<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[6] How coronavirus will change the face of the cbd<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.stuff.co.nz\/national\/120970386\/how-coronavirus-will-change-the-face-of-the-cbd\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/www.stuff.co.nz\/national\/120970386\/how-coronavirus-will-change-the-face-of-the-cbd<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[7] Semaforoak doitu dituzte txirrindularien eta oinezkoen zirkulazioa arintzeko<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bruzz.be\/mobiliteit\/sneller-oversteken-dankzij-het-coronavirus-2020-04-03\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/www.bruzz.be\/mobiliteit\/sneller-oversteken-dankzij-het-coronavirus-2020-04-03<\/span><\/a><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">[8] Bizikletaren onurak. Nola aprobetxa daiteke bizikletaren potentzial handia Europan?<\/span><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.ciudadesporlabicicleta.org\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/TheBenefitsOfCycling2018-RCxB-Castellano.pdf\"><span style=\"font-weight: 400;\">https:\/\/www.ciudadesporlabicicleta.org\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/TheBenefitsOfCycling2018-RCxB-Castellano.pdf<\/span><\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kalapiek, Donostiako Txirrindularien Elkarteak, Covid-19ak eragindako egoera berri honetan, Donostiako Udalarekin\u00a0jarraian irakurri daitezkeen hiri-mugikortasunaren gaineko hausnarketak eta proposamenak partekatu ditu: Birusak eragindako pandemia mugarri izan da gure gizartearen eremu askotan (osasunean, hezkuntzan, turismoan&#8230;), baina bada, gure ustez, egoerak baldintzatu duen beste eremu garrantzitsu bat ere: mugikortasuna. Orain arte ezagutu dugun mundu globalizatuan, pertsonen mugikortasun azkar&#8230; <\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2020\/04\/14\/donostiak-covid19-a-gainditzeko-hausnarketak-eta-proposamenak\/\" class=\"gdlr-info-font excerpt-read-more\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":8493,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2}},"categories":[66,59,72],"tags":[],"class_list":["post-8487","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-buletina","category-prentsa-oharra"],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2020\/04\/KALAPIE-ISLA-4731.jpeg?fit=1200%2C800&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7UhYK-2cT","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8487","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8487"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8487\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8495,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8487\/revisions\/8495"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8493"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8487"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8487"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8487"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}