{"id":8569,"date":"2020-05-19T08:11:03","date_gmt":"2020-05-19T06:11:03","guid":{"rendered":"http:\/\/kalapie.org\/?p=8569"},"modified":"2020-05-19T08:11:03","modified_gmt":"2020-05-19T06:11:03","slug":"orainbizikletaz-30hiria-pertsonak-beste-guztiaren-gainetik-laugarren-sarrera","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2020\/05\/19\/orainbizikletaz-30hiria-pertsonak-beste-guztiaren-gainetik-laugarren-sarrera\/","title":{"rendered":"#OrainBizikletaz 30hiria: Pertsonak beste guztiaren gainetik (laugarren sarrera)"},"content":{"rendered":"<p><span style=\"font-weight: 400;\">30hiria hiri bizigarria da, seguruagoa, jasangarria, osasungarria, atsegina eta irisgarria; zarata gutxiago, istripu gutxiago eta kutsadura gutxiago duen hiria. Zirkulazio baretua duen hiria bizitzeko hiri hobea da.<\/span><\/p>\n<p><b>Zergatik eskatzen dugu hirian 30 km orduko abiadura muga ezartzea?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Bizitzak salbatzen dituelako eta istripuen kopurua eta larritasuna murrizten dituelako. Datu eta azterketa zientifiko askok adierazten dute abiadura moteltzeak frenatzeko tartea laburtzen duela eta, ondorioz, istripu gutxiago gerta daitezkeela. Abiadura moteltzea adeitasunaren seinale da.<\/span><\/p>\n<p><b>Ba al dakizu zenbat bizitza salba ditzakegun neurri horrekin?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Zure aitona edo amonaren bizitza, aitarena edo amarena, semearena edo alabarena, lagun batena, lankide batena&#8230; eta baita zurea ere.<\/span><\/p>\n<p><b>Ba al dakizu zenbat pertsona hil ziren 2019an Donostian zirkulazio-istripuen ondorioz?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><a href=\"https:\/\/www.donostia.eus\/home.nsf\/0\/2125B03A96C4553BC12585150041DA9A?OpenDocument&amp;idioma=eus\">2019an 4 pertsona hil ziren Donostian istripuen ondorioz<\/a>:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Oinezko bat<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Bi motor-gidari<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Motordun ibilgailu bateko gidari bat<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><b>Ba al dakizu zenbat heriotza eragin dituzten zirkulazio-istripuek Pontevedran 2011. urtetik, azken 9 urteetan? Eta Donostian?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\"><a href=\"https:\/\/www.diariodepontevedra.es\/articulo\/pontevedra\/ciudad-destroza-tendencia-estatal-sumar-9-anos-fallecidos-accidente\/201911191111351061625.html\">Pontevedran bat ere ez<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.donostia.eus\/home.nsf\/0\/2125B03A96C4553BC12585150041DA9A\/$file\/Trafiko%20istripuak%20jaitsi%20ziren%202019an.pdf\">Donostian 22<\/a>. <a href=\"http:\/\/ok.pontevedra.gal\/es\/ciudad-30\/\">Pontevedra 30hiria da 2011z geroztik<\/a>.<\/span><\/p>\n<p><b>Nola eragiten du horrek herritarren osasunean?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Abiadura-muga ezartzeak kutsadura eta zarata murrizten ditu eta klima-aldaketa nabarmen hobetzen du. Trafikoari dagokionez, abiadura berdintsuagoa izaki, ibilgailuek ez duten hain zakarki frenatzen eta azeleratzen, eta zirkulazioak hobera egiten du. Azkenik, honela eragiten du pertsonengan: Segurtasun handiagoa badugu, herritar gehiago ibiliko dira oinez edo bizikletaz, bizitza sedentarioak behera egingo du eta, ondorioz, obesitateak ere.<\/span><\/p>\n<p><b>Hiri osoak izan behar du 30hiria?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez. Gune asko oinezko guneak eta beste batzuk oinezkoen lehentasuneko guneak (10 km orduko gehieneko abiadura) izan daitezke eta izan behar dira, eta beste batzuk bizitegi-guneak (20 km orduko gehieneko abiadura eta bizitegi eta saltokietarako sarbide mugatua).<\/span><\/p>\n<p><b>Abiadura-muga ezartzeak zer jokabide eta neurri dakartza?<\/b><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Hainbat alderdi landu behar dira, besteak beste:<\/span><\/p>\n<ul>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Araudia aldatzea (lanean ari gara dagoeneko araudia egoera berrira egokitzeko),<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Hiriaren eta bideen diseinua aldatzea (webguneko hurrengo argitalpenetan helduko diogu gai horri),<\/span><\/li>\n<li style=\"font-weight: 400;\"><span style=\"font-weight: 400;\">Motordun ibilgailuetako gidarien jarrera aldatzea.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">30hiria ezartzeko helburua <a href=\"https:\/\/www.donostia.eus\/ataria\/documents\/10305323\/0\/Donostiako+Udala+Gobernu+Plana+2019_2023.pdf\/d5b3c358-2f58-f3d9-f7e3-74182f8d44f1\">Udalaren 2019-2023 Gobernu Planean azaltzen da<\/a>; hortaz, oraingo legealdiaren barruan ezarri beharko dela ulertzen dugu.\u00a0<\/span><span style=\"font-weight: 400;\">Gainera, helburu hori 2020ko martxoaren 17an sinatu zen <\/span><a href=\"https:\/\/www.donostia.eus\/home.nsf\/0\/46157B9853550472C125852E00474312?OpenDocument&amp;idioma=eus\"><b>Donostiako Larrialdi Klimatikoaren Deklarazioarekin<\/b><\/a><span style=\"font-weight: 400;\"> bat dator. Izan ere, deklarazio horretan jasotzen da baliabideak esleituko direla klima-krisiari aurre egiteko, eta hitzez hitz aipatzen da erregai fosilak alde batera uzteko konpromisoa.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Azken asteetan, estatuko hiri askotan ezarri da 30 km orduko abiadura-muga: Bilbon, Santanderren, Zaragozan, Salamancan&#8230; Noizko Donostian?<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Ez dugu heriotza gehiagorik onartuko. Udalaren esanetan:<\/span><i><span style=\"font-weight: 400;\"> &#8220;Udalak apustu argia egiten jarraitzen du, hain zuzen ere, oinezkoentzako hiriaren aldeko apustua. Eta hirian oinezkoekin batera protagonista izan behar dute bizikletek eta garraio publikoak, dbus eta topoa eredu.&#8221;<\/span><\/i> <span style=\"font-weight: 400;\">Asmo hori errealitate bihurtu behar dugu; has gaitezen 30hiria ahalik eta azkarren ezartzen. Udalari, Eneko Goia alkateari, galdetzen diegu:<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-weight: 400;\">Noiz ezarriko da neurri hori? Zergatik ez da lehenbailehen ezartzen? Data zehatza jakin nahi dugu.<\/span><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>30hiria hiri bizigarria da, seguruagoa, jasangarria, osasungarria, atsegina eta irisgarria; zarata gutxiago, istripu gutxiago eta kutsadura gutxiago duen hiria. Zirkulazio baretua duen hiria bizitzeko hiri hobea da. Zergatik eskatzen dugu hirian 30 km orduko abiadura muga ezartzea? Bizitzak salbatzen dituelako eta istripuen kopurua eta larritasuna murrizten dituelako. Datu eta azterketa zientifiko askok adierazten dute abiadura&#8230; <\/p>\n<div class=\"clear\"><\/div>\n<p><a href=\"https:\/\/kalapie.org\/eu\/2020\/05\/19\/orainbizikletaz-30hiria-pertsonak-beste-guztiaren-gainetik-laugarren-sarrera\/\" class=\"gdlr-info-font excerpt-read-more\">Read More<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":8572,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_jetpack_memberships_contains_paid_content":false,"footnotes":"","jetpack_publicize_message":"","jetpack_publicize_feature_enabled":true,"jetpack_social_post_already_shared":true,"jetpack_social_options":{"image_generator_settings":{"template":"highway","default_image_id":0,"font":"","enabled":false},"version":2}},"categories":[66,59],"tags":[118],"class_list":["post-8569","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","category-buletina","tag-orainbizikletaz"],"jetpack_publicize_connections":[],"jetpack_featured_media_url":"https:\/\/i0.wp.com\/kalapie.org\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Captura-de-pantalla-2020-05-19-a-las-8.01.54.png?fit=1768%2C848&ssl=1","jetpack_shortlink":"https:\/\/wp.me\/p7UhYK-2ed","jetpack_sharing_enabled":true,"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8569","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=8569"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8569\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":8576,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/8569\/revisions\/8576"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/8572"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=8569"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=8569"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/kalapie.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=8569"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}