1990etik, Kalapie Donostian bizikleta azpiegitura garatzeko eta bizikletaren erabiltzaileen eskubideak defendatzeko lanean ibili da, hirian bizikletaz mugitzea errealitate izan dadin.
Bazkideei esker, elkarteak indarra hartzen du eta lan honekin jarraitzea posible egiten da; erabakiak hartzen dituzten erakundeei presioa eginez eta bizikletazko mugikortasuna garatzen laguntzen duten proiektuak garatuz.
Kalapie-ko bazkide egiteak honak hau suposatzen du:
1. Elkarteari pisua ematea bizikleta bidezko mugikortasuna sustatu eta hiri jasangarri, osasuntsu eta seguruago bat garatzen laguntzeko.
2. Bizikletaren erabilera sustatzeko programa eta ekintzak garatzea, hala nola bizikleta-jarduerak, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak, mekanika-ikastaroak, mugikortasunarekin eta bizikletarekin lotutako ikasketak, ikastetxeetako ekintzak, bizikletarekin eta mugikortasunarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak, etab.
Bazkide egiten diren guztiek: Kalapieren ongietorri opari bat jasoko dute. Gainera, bizikletarekin lotutako edozein zalantza argitzeko gure laguntza eta aholkularitza izan ahalko dute. Era berean, elkartearen akta guztiak eskuratu ahal izango dituzte, txirrindularitzako tresnen eta liburuen maileguaz baliatzeko aukera izango dute eta posta elektroniko bidez bizikletaren inguruan egiten ditugun eta gure inguruan egiten diren ekintzei buruz informazioa jasoko dute.
Premium bazkideek: Abantaila hauek jasotzeaz gain, gure bizikleta tolesgarrietako bat maileguan hartzeko aukera , ikastaroetan deskontuak, Erantzukizun Zibileko Asegurua eta eskola-ibilbideen plangintza eta aholkularitza zerbitzua izango dituzte.
Bazkide egin nahi baduzu, bi kuota mota ditugu:
Oinarrizko bazkidea 20 €
Bazkide premiuma 40 €
30 urtetik beherako gazteek edo langabeek prezio erdiko tarifa berezia izango dute (oinarrizko 10 €eta 20 € premium). Familientzako tarifa berezia ere badago (60 €). Tarifa honekin bikotekidea eta seme-alabak bazkide premium bezala sartuko lirateke.
Zure inskripzioa formalizatzeko, bete ezazu orrialde amaierako formularioa (hobe Firefox edo Chrome nabigatzaile baten bidez, beste nabigatzaile batzuek akatsak egin ditzakete) eta egin ordainketa gure bi kontuetako batera:
Kutxabak ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: Socio basico/premium+Izen-abizenak
Edozein zalantza/informazio gehiagorako bidali e-maila kalapie@kalapie.org helbidera edo deitu (943 45 15 11 – 629 271 481) edo pasa gure egoitzatik (Asteartetan 16:00-20:00).
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR