Donostiako Udalako Mugikortasunaren Departamentuaren, Cristina Enea Fundazioaren eta Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartearen elkarlanaren ondorioz sorturiko tresna da Donostiako Bizikletaren Behatokia. Cristina Enea Fundazioak kudeatzen du eta bizikletaren erabilpena hirian erraztu eta hobetzeko helburua dauka.
Bizikleta gaineko hiri-mugikortasunaren zainketa eta analisia egiten du, eta gizarteak egiten dituen galdera, kexa eta iradokizunei erantzuna ematen die. Honetaz gain, bere instalaziotan bizikletaren erabilpena eta gozapenari buruzko dokumentazio oparoa du hiritarrentzat eskuragarri
Behatokia 2004tik dago martxan, eta urte askotan oso jarduera positiboa izan da. 2017tik aurrera, udal-gobernuaren kolaborazioa urria izaten hasi zen, eta, azkenean, 2022an, udalak harremana etetea erabaki zuen, mugikortasun aktiboaren behatoki baten alde.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR