T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Mekanika ikastaroak

Zer dira ikastaro hauek?

Bizikletaren lagunei hirian edo bidean topatzen dituzten arazoak konpontzen laguntzeko, urtean zehar KALAPIEK oinarrizko mekanikari buruzko hainbat ikastaro antolatzen ditu. Ikastaroek 6 orduko iraupena dute eta honako baliabide hauek irakasten dituzte:

  • Bizikletaren atalak eta bere funtzionamendua ezagutu
  • Kubierta eta kamara kendu eta zulatu bat konpondu.
  • Balazten kablea aldaketa eta tentsatzea. Zapaten aldaketa
  • Aldagailuaren kable aldaketa tentsatzea eta ajustea
  • Puskatutako katea konpondu eta ordezkatu
  • Pedalen aldaketa, eta kate zein kableak engrasatzea.

Bizikletan ibiltzerakoan sor daitezkeen zenbait arazoei aurre egiteko trikimailuak

2026ko datak: 

Maiatzeko ikastaroa
Maiatzak 18 astelehena, 19 asteartea eta 20 asteazkena
Ordutegia: 18:30–20:30
Hizkuntza: Gaztelania

Ekaineko ikastaroa
Ekainak 15 astelehena, 16 asteartea eta 17 asteazkena
Ordutegia: 18:30–20:30
Hizkuntza: Euskara

Iraileko ikastaroa
Irailak 28 astelehena eta 29 asteartea, eta urriak 1 osteguna
Ordutegia: 18:30–20:30
Hizkuntza: Gaztelania

Urriko ikastaroa
Urriak 19 astelehena, 20 asteartea eta 22 osteguna
Ordutegia: 18:30–20:30
Hizkuntza: Euskara

Izen-ematea:

Prezioa: 20 € (bazkideentzat doan).

* Bazkide egin eta ikastaroa doan jaso nahi baduzu, kalapie-ren WEB orrian (Kalapie/Egin zaitez Bazkide!) sartu eta jarraibideak bete beharko dituzu. Ikastaroa ordaintzeko tarifa 40 €-koa da. 

Izen-emateak: Bazkide ez bazara transferentzia egin beharko duzu kontu hauetako batera

Kutxabank: ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa: ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: “MEKANIKA” + izena eta abizenak

Transferentzia egin ondoren, sartu zure datuak inprimaki honetan eta zure izen-ematea erregistratuta geratuko da: Izen emate imprimakia

Zalantzak: Edozein zalantza edo kontsultarako idatzi edo deitu ofizina.teknikoa@kalapie.org / 629271481 (Whatsapp bidez ere bai)

Tokia: 

Kalapie lokala, Donostiako Gros auzoan (Iparragirre kalea 8)

ANTOLATUTAKO EDO EGINDAKO IKASTAROAK

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies