T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Bazkide egin zaitez!

Zergatik egin bazkide?

1990etik, Kalapie Donostian bizikleta azpiegitura garatzeko eta bizikletaren erabiltzaileen eskubideak defendatzeko lanean ibili da, hirian bizikletaz mugitzea errealitate izan dadin.

Bazkideei esker, elkarteak indarra hartzen du eta lan honekin jarraitzea posible egiten da; erabakiak hartzen dituzten erakundeei presioa eginez eta bizikletazko mugikortasuna garatzen laguntzen duten proiektuak garatuz.

Kalapie-ko bazkide egiteak honak hau suposatzen du:

1. Elkarteari pisua ematea bizikleta bidezko mugikortasuna sustatu eta hiri jasangarri, osasuntsu eta seguruago bat garatzen laguntzeko.

2. Bizikletaren erabilera sustatzeko programa eta ekintzak garatzea, hala nola bizikleta-jarduerak, bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak, mekanika-ikastaroak, mugikortasunarekin eta bizikletarekin lotutako ikasketak, ikastetxeetako ekintzak, bizikletarekin eta mugikortasunarekin lotutako gaiei buruzko hitzaldiak, etab.

Zer abantaila ditu bazkide egiteak?

Bazkide egiten diren guztiek: 

  • Kalapieren ongietorri opari bat jasoko dute.
  • Bizikleta inguruko liburuen eta bizikleta konpoketa herramienten mailegua
  • Bizikletaren erabilerarekin lotutako zalantzak edo arazoei buruzko eta zikloturisten bidaiak eta irteeren inguruko aholkularitza
  • Posta elektroniko bidez bizikletaren inguruan egiten ditugun eta gure inguruan egiten diren ekintzei buruz informazioa jasoko dute. 
  • Elkartearen akta guztiak eskuragarria eta urteko asambleara etortzeko aukera
  • Elkartean modu aktiboan parte hartzeko aukera

Premium bazkideek: 

Aipatutako abantailez gain premium bazkideek abantaila hauek izango dituzte:

  • Gure bizikletak maileguan hartzeko aukera (bizikleta tolesgarria, Copenhaguen wheel bizikleta eta Cargo bike akoplea)
  • Deskontuak gure ikastaroetan
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua 
  • Eskola-ibilbideen edo lan ibilbideetan plangintza eta aholkularitza zerbitzua izango dituzte.

Zeintzuk dira baldintzak?

Bazkide egin nahi baduzu, bi kuota mota ditugu:

  • Oinarrizko bazkidea 20 € urtean

  • Bazkide premiuma 40 € urtean

30 urtetik beherako gazteek edo langabeek prezio erdiko tarifa berezia izango dute (oinarrizko 10 €eta 20 € premium). Familientzako tarifa berezia ere badago (60 €). Tarifa honekin bikotekidea eta seme-alabak bazkide premium bezala sartuko lirateke.

Nola egin bazkide?

Zure inskripzioa formalizatzeko, bete ezazu orrialde amaierako formularioa (hobe Firefox edo Chrome nabigatzaile baten bidez, beste nabigatzaile batzuek akatsak egin ditzakete) eta egin ordainketa gure bi kontuetako batera:

Kutxabak ES98 2095 5001 01 1061841309
Laboral Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: Socio basico/premium+Izen-abizenak

Urtez urte Kalapieko bazkide gisa automatikoki berritzeko, ordainketa egiterakoan, jarri urtero agindu bat transferentzia automatikoki egin dadin. Etorkizunean baja eman nahi baduzu, agindua kendu besterik ez duzu egin beharko.

Edozein zalantza/informazio gehiagorako bidali e-maila kalapie@kalapie.org helbidera edo deitu (943 45 15 11 – 629 271 481) edo pasa gure egoitzatik (Asteartetan 16:00-20:00).

BETE INPRIMAKI
HAU IZEN-EMATEA OSATZEKO

Izena

1. abizena

2. abizena

Posta-helbidea

Posta-kodea

E-maila

NANa

Telefonoa

Diru-sarreraren zenbatekoa

Diru-sarreraren data (UUUU/HH/EE)

Konturako diru-sarreraren pdf edo jpga gehitzea

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies