T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

14
Urt

Urumeako obrak bizikletak baztertzen dituzte

Joan den abenduaren amaieran, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Donostiako Udalak Urumea ibaia bideratzeko proiektua eta Martutene auzoaren antolamendu berria aurkeztu zituzten. KALAPIE Hiriko Txirrindularien Elkarteak badaki uholdeen arazo larria konpontzeko irtenbidea bilatu behar dela baina, hala ere, publikoki eskatu nahi du gure hiriarentzat guztiok nahi dugun eta hain kutsatzailea ez den mugikortasun eredua lortzeko eskakizunak ez daitezela alde batera utzi.

Horrenbestez, zera adiera nahi dugu:

1- URAk eta Udalak aurkeztu duten proiektuan, ibaiertzetan ez da ezein bidegorririk agertzen eta oinezkoentzako ibilbidea oso mugatua da. Tarte honetan guztiz ahaztu dute Urumea ibaia oinezkoen eta txirrindularien joan-etorriak egituratzen dituen ardatz naturala dela, hiriko gainerako tokietan jada onartutako errealitatea den arren.

2- Ibaia bideratzean ez zaie jarraipenik ematen ibaiaren alboan txirrindularientzat existitzen diren eta proiektatu diren ibilbideei. Hain zuzen, Txomin Enea auzoan, Udala Urumearen ezkerraldetik bidegorri proiektu bat prestatzen ari den aldi berean, horrekin konektatu ezingo den proposamen hau aurkezten da.

3- Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren testuinguruan, onartezina da Urumearen ibaiertzak Europako hirietako ereduetatik hain urrun gelditzea, non ibaiak hiriko eta hiriarteko ibilbideen ardatzak baitira.

4- Udalak aurkeztu duen antolamendu proiektuan, bide, bidegorri eta espaloien trazadura motordunen zirkulazioari lehentasuna ematen dion logikan oinarrituta dago. Urumeako Autobiak Donostia-Hernani errepide zaharraren zirkulazioa xurgatzen duen unean, komeni da Martutene auzoan errepide zaharraren eta aurkeztutako antolamendu berriaren diseinuaren inguruan hausnarketa egitea, bertan biribilguneek, bideen bikoiztasunak eta hauen neurriek autoei, txirrindulari eta oinezkoen kalterako, mesede egiten jarraituko duen etorkizuna iradokitzen dute eta.

5- Martutene auzoan aurreikusi diren jardueren garrantzia kontuan hartuta, non ibaiaren eta honen ingurunearen bilakaera funtsezkoa izango diren, uste dugu gutxieneko eskakizuna dela nabarmendutako arazoei jaramon egitea, mugikortasun eredu iraunkor baterantz aurrera egin nahi badugu.

6- Txirrindularien eta oinezkoen mugikortasunaren arloan metatu dugun esperientzia guztia kontuan hartuta, etsigarria da gaur egun azpiegitura obra handiak egiten direnean alderdi hauek oraindik alde batera uzten direla ikustea.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies