LURRAZPIKO PASABIDEA GUZTIZ IXTEA, ATZERAPAUSUA
Donostiako Udalak inprimakiak utzi ditu Amarako gutunontzietan auzotarrek haien iritzia adieraz dezaten Karlos I.aren pasabide zaharkituari eman beharreko erabilerari buruz: pasabidea guztiz buxatzea edo pasabidea bizikletentzako aparkaleku bihurtzea (bigarren aukerak pasabidea halakotzat desagerraraztea eragingo luke, Katalina Erauso aldeko muturra buxatu eta Eustasio Amilibiako sarbidea mantenduko litzatekeelako).
Ekimena harrigarri samarra iruditzen zaigu Udalaren partetik: Udalak ez du inoiz kontsultarik egin autoentzako aparkalekuak eraikitzeko, ez etxebizitzen azpian gaueko tabernak irekitzeko lizentziak emateko, ez beste hainbat erabaki hartzeko; uste dugu Udalaren erabakiak guztien onerako hartzen direla eta pasabidea bizikletentzako aparkaleku bihurtzeko proiektua, kutsatzen ez duen garraiobide honen erabilera benetan sustatu nahi badugu, norabide horretan doa.
Azpimarratu beharra dago bizikletentzako aparkalekuaren erabilera eta sarbidea aparkalekuko erabiltzaile aitortuetara mugatuko litzatekeela eta, hortaz, hiriko etxadi askotan dauden autoentzako aparkalekuen segurtasun-berme berdinak izango lituzkeela.
Kontsulta bat egitean funtsezkoa da aukeren gaineko informazioa argi eta garbi ematea; kasu honetan, hori ez da lortu: 1. aukera – lurpeko pasabidea ixtea / 2. aukera – bizikletentzako garaje bat eraikitzea. Gogorarazi behar da aparkalekuaren eraikuntzak pasabidea halakotzat desagerraraztea aurreikusten duela eta, ondorioz, bi aukerak ez direla baztertzaileak eta defendatzen dugun proiektuan elkarren osagarri direla.
Amaitzeko: zergatik ez da gai hau Mugikortasunaren Aholku Kontseiluan aurkezten eta eztabaidatzen? Bizikleta mugikortasuna da baita ere.
Gorka Hoyos
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteko presidentea