T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

6
Ots

AUTOBUS-GELTOKIAN, BIZIKLETAK NON?

Hiriko txirrindularien elkarteak autobus geltoki berria ezagutu berri du. Bisitaren ondoren, bere haserrea, etsipena eta harridura adierazi nahi du ikusi berri duen egoeraren ondoren:
Gaur egun, oso zaila da Munduko edozein lekutan autobus geltoki berri bat aurkitzea bizikleta aparkaleku egoki bat eduki gabe. Horregatik, egoera honek harritu egiten gaitu, Donostia urte askoetan zehar bizikletarentzat azpiegiturak eginez eta bizikletan erabiltzea sustatuz eredu eta aintzindari izan denean. Aurten, Europako Kultur Hiriburua izanik, bizikleta “ibilgailu ofiziala” dela esan digute, eta luxua iruditzen zaigu autobus geltoki berri bat zabaltzea bizikletari keinurik ezta espaziorik eman gabe.
Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat eta Donostiako Udalarentzat bizikleta ez da existitzen: Amarako lurrazpiko aparkalekuari EZ, Atotxako autobus geltokian bizikletei EZ, bizikleta publikoa auzo altuenetara eramateari EZ, eta Foru Aldundiaren aldetik bizikleta azpiegiturentzako aurrekontu duin bati EZ.
Bi instituzioei esaten dutenarekin koherente izan daitezela eta bizikletaren aurrean jarrera aldatu dezatela eskatzen diegu.

Donostian, 2.016ko Otsailak 6
Gorka Hoyos, Kalapie-ko lehendakaria

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies