T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

3
Eka

Euskal topaketak 2016

BizizBizi elkartetik hurrengo informazioa jaso dugu:

Euskal topaketak 2016

Aurtengo topaketak Donostian izango dira. Lo egiteko Igarako campinga aukeratu da.

Hitz ordua goizeko hamarretan izango da. Izan puntualak mesedez.
Beti bezala bi etapa egingo dira. Zirkularrak izango dira.
Larunbata 18.
Gutxi gora behera 60 km izango dira. Donostiako bidegorrietatik hasiko gara. Hirian Eusko tren eta Bus geltokiak bisitatuko ditugu. Bertan bizikletentzat erreserbatutako tokiak ikusiko dira.
Gero Urgull mendira abiatuko gara bertatik Donostiako behatoki ikusgarrienetako bat disfrutatzeko. Aldapa dago baina motza da eta bistak merezi du.
biziz4
Gros auzotik 30 kaleetan bueltatxo bat egin eta hiritik irtengo gara. Bidean Pasaia, Lezo, Orereta eta Oiartzundik igaroko gara. Oiartzunen Arditurriko bide berdea ezagutuko dugu. Bide berde honetan haibat tunel dago eta hobe eramaten baditugu eskuargiak.
biziz5
Itzuleran egungo mendatea dugu zain, 2 kmko aldapa San Marcoseko gotorlekura igotzeko. Leku bitxia benetan.
Donostiara ailegatuz Ametzagaina gotorlekuaren aztarnak ere ikusi ahal izango ditugu.
Bukatzeko hondartzatik pasatuko gara eta gogoak badaude bainutxo bat ere har daiteke. Beraz ez ahaztu toalla eta bainu jantzia.
Igandea 19
Bigarren etapa honek gutxi gora behera 50 km izango ditu. Donostiatik irtetzeko garai bateko trebide bat, bide berdea eginda eta Lasarteraino eramaten duena, erabiliko dugu.
Zubietatik buelta bat eta Plazaolako tren zaharrako hasierako zatia Lasarte – Urnieta erabiliko dugu Hernaniko Santa Barbara gotorlelura iristeko. Karlisten garaiko gotorlekua dugu. 700 metroko aldapa gogorra dago eta beharbada bizikleta bultzatu beharko da gora ailegatzeko. Bertan Santa Barbara baseliza dago eta atseden lekua, taberna eta guzti.
biziz6
Handik Hernanira jaitsi eta Ereñozun buelta emango dugu. Hemen taberna eta frontoia dago. Itzultzeko sagardotegietako lurraldeetatik pasatuko gara. Inguru gorabeheratsua bezain polita da.
Astigarraga eta Martutenetik Donostiara itzuliko gara. Hemen aurreko egunean bezala bainu bat har daiteke eta kanpinera bueltatu eta bukatutzat eman aurtengo topaketetara.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies