Kalapieren bizikletan ibiltzen ikasteko eta trebatzeko ikastaroak 2026
Kalapiek interesa duten guztiei jakinarazten die baditugula jada 2025ko bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroetarako datak. Ikastaroak helduentzat dira, bai inoiz ikasteko aukerarik izan ez dutenentzat, zein bizikleta erabiltzeari aspaldi utzi zioten, erabilera ahaztu eta erraztasuna eta segurtasuna berreskuratzeko leku mugatu bat behar duten pertsonentzat.
Mailak: Bi maila antolatuko ditugu.
- 1 maila, hasiberria: Bizikletan inoiz ibili ez direnentzat edo pedaleatzen ez dakitenentzat
- 2 maila: Pedaletatzeko gai direnentzat baina trebezia falta dutenentzat bakarrik ibiltzeko
Iraupena: Ikastaro bakoitzak ordu eta erdiko 4 saio ditu.
Datak: Ikastaroak data hauetan egingo dira:
- Martxoa ikastaroa: martxoak 7 larunbata, 8 igandea eta 14 larunbata eta 15 igandea
(1 maila: 10:00 – 11:30; 2 maila: 12:00 – 13:30) - Ekaina ikastaroa: Ekainak 1 astelehena, 3 asteazkena, 12 astelehena eta 14 asteazkena maiatza.
(1 maila: 17:30 – 19:00; 2 maila: 19:15 – 20:45) - Iraila-urri ikasturtea: irailaren 26 larunbata, 27 igandea eta urriaren 3 larunbata eta 4 igandea
(1 maila: 10:00 – 11:30; 2 maila: 12:00 – 13:30)
*Ezin izanez gero egun guztietan parte hartu ez gelditu parte hartu gabe. Jarri gurekin harremanetan eta ikusten dugu nola konpondu.
Bizikleta: Bizikleta tolesgarriak ditugu, ikasteko bereziki egokiak, behar dutenentzat. Hala ere, bakoitzak bere bizikleta ekar dezala gomendatzen dugu. Behar dutenentzat kaskoak ere baditugu.
Lekua: Kalkutako Teresa plaza. (Lehenengo txandarako bizikletak behar dituzten pertsonek 15 minutu lehenago etorri beharko dira gure lokalera, Iparragirre 8 kalean, bizikleta jasotzera, eta denok batera joango gara Kalkutako Teresa plazara; bizikletak behar duten bigarren txandako pertsonek lokalera bueltan bizikletak eramaten lagundu beharko digute).
Beste datu batzuk: Ikastaro hauetarako, elkarteak AKren (“Seguro RC”) eta partaideen kalte pertsonalen asegurua dauka.
Izen-ematea: Ikastaroko izen-emateak 15 € balio du. Transferentzia egiteko datuak:
Kutxabank ES98 2095 5001 01 1061841309
Euskadiko Kutxa ES33 3035 0075 42 0751030291
Kontzeptua: Aprender+izen-abizenak
Ordainketa egin ostean pasa iezaguzu zure datuak formulario honen bidez: Izen-emate galdetegia
*Ikastaroa dohakoa da bazkideentzat (Bazkide egin zaitez!)
**Kasu berezietarako deskontua egin dezakegu. Jarri gurekin harremanetan eta ikusten dugu zure kasua.
Zalantzak: Edozein gauza argitzeko gure harreman helbide eta telofonoak hauek dira ofizina.teknikoa@kalapie.org edo 629271481 (WhatsApp bidez edozein unetan eta deiak astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara, eta astelehenetan 17:00etatik 19:00etara)
