T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Bizikleta laguna

Zertan datza ekimena?

Gure helburua da bizikletan ibiltzen oraindik seguru sentitzen ez diren pertsonak eta laguntzeko prest dauden txirrindulari esperientziadunak harremanetan jartzea. Helburua konfiantza irabaztea, trebetasuna handitzea eta hirian bizikletaz mugitzen ohitzea da.

Bikoteek elkarrekin irteera lagundu bat adostuko dute; esperientzia handiagoa duen pertsonak ibilbidean zehar laguntza, aholkuak eta gidaritza eskainiko dizkio besteari.

Ekimen hau bizikletan ibiltzeko oinarrizko gaitasuna duten, baina oraindik modu autonomoan zirkulatzeko prest sentitzen ez diren pertsonei zuzenduta dago.

Behar duzuna bidegorrietara atera aurretik praktikatzeko eta konfiantza hartzeko espazio seguru bat bada, urtean zehar antolatzen ditugun bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroetako batean izena ematea gomendatzen dizugu. Ikastaroei buruzko informazioa.

Trebetasuna hartzeko laguntza nahi dut eta parte hartu nahi dut. Zer egin behar dut?

Bidali zure datuak formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Edozein zalantza argitzeko: FAQ lagundua.

Bizikletaren ohiko erabiltzailea naiz eta lagundu nahi dut. Zer egin dezaket?

Bidali zure datuak formulario honen bidez eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Edozein zalantza argitzeko: FAQ laguntzailea.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies