Ibilbidea:
1.- Donostia/ Urumearen ekialdea Gros, Ategorrieta, Altza (Herrera, Buenavista eta Larratxo), Intxaurrondo (iparra eta hegoa) eta Egia auzoetatik barrena.
Describapena:
Donostiako auzoetatik barrena ibilbide gehienak honakoak erabilita: bidegorri sarea, oinezkoek lehentasuna duten ibilbide ziklagarriak eta bizikletaz egin daitezkeen inguruko parke zoragarriak. Seguritateagatik, motordunekin partekatzeko 30 areak saihestu ditugu. Bi etapa hauetan ibaiaren ekialdetik 32 km eta mendebaldetik 44 km aurreikusi ditugu. Mapan azpimarratu eta argazkietan jarri dira hirian barrena zenbait interesguneri erantzuten diotenak:
– Arkitektura eta eskultura: Kursaaleko kuboak, bizi-eraikinak (Urumea frontoi zaharra), Rafael Moneoren Jesu Eliza (Loiolako Erriberatan), Tabakalera. Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa (Sagües), Agustin Ibarrolaren Soslaiak (Intxaurrondo), Jorge Oteizaren Eraikin Hutsa ( Paseo Berria), Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia ( Ondarreta) eta Flemingi Omenaldia (Kontxa Pasealekuan) eta Maider Lopezen Iturriak (ondarretako lorategian).
– Parkeak eta aisialdi-guneak: Arrobitxulo Parkea (Txaparrene tunelaren eta Herreraren artean), Larratxokoa (Lau Haizeta, B-B autopista eta Garbera artean), Ametzagaina (Intxaurrondo eta 27 poligonoaren artean), Miramoneko Cristina Enea, Aieteko Anfiteatroa eta Gipuzkoa enparantza.
– Itsasertza: Zurriolako, Kontxako eta Ondarretako hondartzak, Paseo Berria, Urgull mendia eta Santa Clara irla.
– Urumeako zubiak: Zurriola edo Kursaal, Santa Catalina, Maria Cristina, Mundaiz edo Amarakoa, Jose Antonio Agirre Lehendakaria, Errealekoa (Burnizko Zubia zena), Mikel Laboa pasabidea ( Loiolako Erriberetatik Cristina Enea parkera) Egiakoa edo Sarasola, Loiolako zubi berria ( Topoak zeharkatzen duena), Loiolako kuarteletakoa eta Espartxokoa Txominan (urak gainezka egiten dutenean tapoia egiten duelako laster bota eta ordezkatuko dutena).
Bidegorri sareak, auzoetatik hiriko beste aisia-parkeetara, bizikletaz mugitzeko aukera ematen diete batez ere umeak dituzten familiei, eta 55 multzoari. Bi mapatan ikusten dira bukatzeko dauden bidegorri tarteak, auzoak beren artean komunikatzeko: Egia, Loiolako Erriberekin, Miramon Amararekin, Ametzagaina parkea 27 poligonoarekin eta Buenavista Altzako goi aldearekin. Horrek behartzen gaitu, zenbait tokitan bidagorri beretik itzultzera. Zubietako auzoa geratu zaigu kanpoan. Errekaldeko topo geltokira iritsi eta bertatik Zubietara joan daideke bizikletaz, Lasarte pasa eta Oria ibaiaren ezker aldetik jarraituz.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR