T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Egia

2012ko abenduan KALAPIE-k Egiako auzoan “Egia oinez eta bizikletaz” proiektua aurkezten du.

Proiektuaren gako nagusietako bat auzokideen parte-hartzea da: proiektuaren ideiak jakinarazi eta hauen inguruko eztabaida eta hausnarketa bat jaso, proposamen hauek biribildu eta auzokideen ikuspuntutik hobetu ahal izateko

Egiako auzoan motore bidezko trafikoak pisu handia du, auzo berari dagokiona baina handiagoa, neurri handian igarotze trafikoa baita.

Errealitate honetatik abiatuz, proiektuak ezartzen duen lehen helburua motore bidezko trafikoaren murrizketa da, ahal den neurrian auzko bereko trafikora mugatuz eta igarotze trafikoa ezabatuz.

Aurrerapauso hauek ematea oinezko eta bizikletazko mugikortasunaren hobekuntzarekin guztiz lotuta dago. Espazio publikoaren berrantolaketarekin oinezkoari lehentasuna ematen zaio, kalea eta hirigunea hobetuz ez bakarrik desplazamendutarako leku bezala, hartu-emanerako toki bezala ere.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies