29
Abe
BMX Bizikletak
BMX bizikletak tamaina txikiko bizikletak dira, piruetak eta pistetan eta zirkuituetan jauziak egitera bideratuta daudenak. Koadro eta gurpil txikiak dituzte, oso maneigarriak egiten dituztenak. Bere diseinuak eta akaberak minimalistak dira, ez baitute beste bizikletetan aurki ditzakegun osagai askoren beharrik. Ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Bere geometria optimizatuta dago txirrindularia zutik egon dadin eta maniobrak eta birak egin ditzan
- Hornitzen dituzten pneumatikoak lauak edo mistoak dira, asfaltoan edo mendian agarrea eduki ahal izateko
- Ez dute inolako suspentsiorik,
- Ez dute martxa-aldaketarik, pedalei eragitea ez baita haien funtzio nagusia.
- Eskulekuaren posizioa nahiko altua da, txirrindularia beti zutik egoten baita pedalen gainean
- Atzeko balazta bakarrik eramaten dute, ez baidute balaztatze handirik behar.