29
Abe
Bizikleta tolesgarriak
Bizikleta tolesgarriak leku gutxiago har dezaten nolabait tolestu daitezkeenak dira. Ezin hobeak dira hiriko garraiobidetan sartzeko, eta erraz gorde daitezke bulegoan, autoan, trenean edo autobusean. Paseatzeko bizikletak izaten dira, gurpil txikiekin, haien tamaina eta pisua ahalik eta gehien murrizteko. Erosoak eta funtzionalak dira. Ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Bere geometriak pedalei eragiteko jarrera erosoa ematen du, nahiz eta gainean ordu asko egoteko pentsatuta ez egon.
- Hornitzen dituzten pneumatikoak 16 eta 24 hazbete artekoak eta mistoak izaten dira, asfaltoan, lurrean eta zoru bustian funtzionatzeko.
- Eskulekuaren posizioa altua izaten da, txirrindulariak jarrera tentea izan dezan