27
Abe
Nola lotu nire bizikleta?
Zoritxarrez, bizikleta-lapurretak maiz gertatzen dira. Arriskuak prebenitu eta minimizatu ditzakegu giltzarrapo on bat erabiliz eta bizikleta behar bezala lotuz. Jarraian, arriskuak gutxitzen lagunduko dezaketen aholku batzuk emango dizkizugu.
- Gelditzen zaren guztietan lotu bizikleta. Zure geldialdia txikia izan arren, nahikoa da minutu bat.
- Kontuan izan bizikleteko elementu asko ateragrriak direla, hala nola gurpilak eta aulkia. Itxitura azkarrak azkoinekin (“tuerca”) ordeztu ditzakezu, hauek ateratzea zailagoa izan dadin edo bestela giltzapetu egin ditzakez bizikletaren beste elementu finkoetara.
- Ez utzi inoiz koadroa lotu gabe
- Erabili zure beharretara egokitutako bizikleta. Kontuan izan bizikleta garesti batek lapurtua izateko aukera gehiago izango dituela bakuna edo birziklatua baino.
- Utzi bizikleta ikusteko moduan dauden lekuetan eta saihestu leku ilun eta bakartiak
- Lotu giltzarrapoa ahalik eta altuen. Lurra ukitzen badu, errazago mozten da.
- Gomendagarria da gauetan bizikleta leku itxi batean gordetzea, lapurretak saihesteko
- Gorde bizikletaren faktura eta idatzi txasis-zenbakia (bizikletaren behealdean ikus daiteke, pedalier-ardatzaren azpian), eta gorde bizikletaren argazki bat honekin guztiarekin. Bestalde, udaletxean erregistratzea gomendatzen dizugu.
- Erosi giltzarrapo on bat. Kalapietik bizikletaren kostuaren % 10 giltzarrapoan inbertitzea gomendatzen dugu.
Kontsultatu gure gida “Zure bizikletaren lapurreta sahiestu”