Zer alde dago bizikleta elektriko baten eta ziklomotor baten artean?
Traifiko zuzendaritza nagusiaren (DGT) arabera, hauek dira bizikleta elektriko gisa hartu ahal izateko bizikleta batek bete behar dituen baldintzak
- 2 gurpil izan behar ditu
- Gehienez 250 W-eko motorra
- Pedalkada lagunduaren sistema, bestelako azeleragailurik gabe
- Asistentzia 25 km/h-ko abiaduratik moztea
Lau baldintza horiek betetzen ez dituen edozein ibilgailu motorduntzat bezala konsideratuko da.
Kalapietik bizikleta elektriko bat erosi ala ez baloratzeko orduan, laguntza hori benetan behar dugun ala ez baloratzeko ariketa bat egitea gomendatzen dugu. Bizikleta elektrikoak tresna zoragarria dira kasu askotan, eta inola ere ez gaude haien erabileraren aurka. Hala ere, bizikleta elektriko batek inbertsio handiagoa dakarrela, ingurumenean eragin handiagoa duela eta gure osasunean eragin positiboa txikiagoa izango duela baloratu behar dugu. Erabilera gehienetarako, ohiko bizikleta batek zerbitzu zoragarria emango digu.