EKOLOGIKOAGOA
Bizikleta gas kutsatzaile eta kaltegarririk gabeko garraiobide isil eta garbia da.
SOZIALKI DEMOCRATIKOAGOA
Bizikleta edozein gizarte-mailatako pertsonen eskura baitago, eta edozein distantziµ egiteko balio duelako hiri-mailan.
OSASUNGARRIAGOA
Pedalei eragiteak osasun onurak dakarzkio adimenari, giharrei, arnasketari eta zirkulazioari.
AZKARRAGOA
Hiri-eremuetako mugikortasun-biderik azkarrena da, izan ere, 3 km-tik beherako distantziµ egiten du 10 minutu baino gutxiagoan.
MOLDAKORRAGOA
Gure helmugako ateraino eramaten gaitu auto batek baino errazago (Autoz, batez beste, denboraren % 30 erabiltzen da aparkalekua bilatzen).
MERKEAGOA
Bizikleta erabiltzea askoz merkeagoa da motor bat edo auto bat erabiltzea baino.
DIBERTIGARRIAGOA
Bizikletan ibiltzea dibertigarriagoa da, libre sentitzen zarelako zure erritmoan bideaz gozatzen duzun bitartean.
Oinarrizko elementuak
Erremolkeak
Nahitaezkoa
Gomendagarria
Debekuak
Bizikleta erabili behar ez baduzu, gorde leku estali eta seguru batean (etxea, garajea, trastelekua…), horrela bizikletaren ohiko erabiltzaileek toki gehiago izango dute bide publikoan dauden aparkalekuetan.
Bizikletaren mantentze egokia egin ezazu. Funtsezkoak: Balaztak egoera onean, gurpilak puztuta, transmisioa egoera onean eta olioztatua, kontuz lasaierekin (Horkila, pedalier ardatza eta bujeak).
Eskuarekin seinaleak egiteak laguntzen die gainerako bide-erabiltzaileei, hartuko duzun norabidea jakin ahal izateko.
Egin zaitez ikusterraz eta hobetu zure segurtasuna. Eraman argiak gauez eta ikuspen gutxi dagoenean.
Bizikletak eta geltokiak guztionak dira, zaindu itzazu, ez margotu eta ez jarri eranskailurik, zurea balitz bezala erabili eta gogoratu pertsona bakarra joan daitekeela bizikletan.
Hartu duzun bizikleta egoera onean ez dagoelµ ikusten baduzu, 3 minutu dituzu bizikleta hartu duzun geltoki berean itzultzeko eta egoera onean dagoen beste bat hartzeko, 10 minutu itxaron behar izan gabe. Bizikletaren arazoaren berri eman dezakezu app-aren bidez.
Bizikleta bat entregatzean egoera onean ez dagoela ikusten baduzu, sakatu totemean konponketa-ikonoa.
Bitarteko geldialdia egiteko aukerµ dago, bizikleta enkarguak egiteko erabil dezazun. Ikasi nola egin: https://www.dbizi.eus/eu/tarteko
Geltoki +: Aparkaleku batzuek geldialdi gehigarriak dituzte. Ikasi nola egin: https://www.dbizi.eus/eu/geltoki
Oro har, bizikletak alokatzeko sistema 06:00etatik 24:00etara dago martxan. Larunbat, igande eta jaiegunetan sistema 24 orduz egongo da martxan.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR