T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Ipurdi Bustirik ez

Aitzakiak etxean utzi eta euriakin ere atera bizikletan #ipurdiBustirikEZ!!

Hiriko txirrindularien elkarteak neguan eta egun euritsuetan bizikleta erabiltzeko kanpaina martxan jarri du. Ostegun arratsaldean eta ostiral goizean Donostiako kaleetan zear ibili gara bizikletaren aulkirako plastikozko estalkiak banatuz.

 

Bizikletan euriakin ibiltzeko gomendioak:

  • Erabili arropa egokia: txamarra, pontxoa edota prakak. Mota guztietako gustuetara egokitutako aukera ugari daude merkatuan. Ikerketa txiki bat egitea gomendatzen dugu, aukera merke baten alde egin aurretik, gehiegizko inbertsioa eskatzen ez duten kalitatezko produktuetan inbertitzea gomendatzen dugu,
  • Jarri lohi-babesa zure bizikletan, zipriztinak bustitzea ekiditeko. Lohi-babesaren ordez nahiago baduzu, Ass-saver bat ezarri dezakezu  zure sillin-ean
  • Erabili silina estatzeko babespeni bat bizikleta aparkatuta uzten duzunerako, modu honetan bizikleta hartzen duzunean aurkia bustita egotea ekidingo duzu.
  • Saihestu arropa gehiegirekin bizikletan ibiltzea. Euri-jantzi batzuek ez dute transpirazio onik eta gehiegizko izerdia eragiten dute.
  • Alforjekin edo motxilarekin mugitzen bazara, erabili zorro bat estaltzeko barruko edukia busti ez dadin.
  • Utzi zure bulegoan ordezko galtzak eta galtzerdiak badaezpada. 
  • Kontuan izan zorua ohi baino labainkorragoa izango dela. Moteldu zure abiadura, batez ere bihurguneetan, eta aurreratu balaztatzeari denbora gehiagorekin. Kontuz ibili leku irristakorrekin, hala nola estoldekin eta zoru pintatuekin (zebrabideak esaterako)
  • Gurpilen presioa murriztuz gero, gurpilek hobeto helduko diote lurzoruari eta irrist egiteko arrisku txikiagoa izango duzu. Errespetatu beti estalkietan adierazitako gutxieneko presioa.
  • Pasa trapu bat zure bizikletari bustitzen denean, batez ere zati metalikoetara, oxidazioa saihesteko, eta mantendu katea ondo koipeztatuta. Mantenimendu txiki batekin zure bizikletaren bizitza asko luzatu ahal izango duzu.
  • Azkenik, utzi aitzakiak etxean eta atera bidegorriar beldurrik gabe euri egunetan. Pixka bat bustitzea ez da zuk uste bezain larria.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies