T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

KALAPIE,
klima aldaketaren aurka

Klima Aldaketarena egia al da?

Munduko zientzialarien %95ak baietz dio, klima aldatzen ari dela, tenperatura igotzen ari dela; orain arte Lurreko klima etengabe aldatu bada ere, gizakiok aldaketa hori bizkortu dugu, gure jardueren ondorioz atmosferara botatzen ditugun gasen erruz.

Zenbat igo da tenperatura eta zenbat igo daiteke?

Lur azalerako tenperatura ia gradu 1 igo da industriaurreko garaiaz geroztik. Eta ondorioak agerikoak dira dagoeneko: urtzea, iparralderako migrazioak, zikloiak, tornadoak eta beste hainbat fenomeno atmosferiko.
Horrela jarraitzen badugu, tenperatura globala 3 eta 5 gradu bitartean igo daiteke XXI. mendearen amaieran; eta 2 graduko igoera gainditzen bada, berotze globalaren kontrola behin betiko galduko dugu.

Noiz antzemango ditugu ondorioak? Zer gerta daiteke?

Aldaketak abian dira jada eta, horrela jarraitzekotan, klima 
asko aldatuko da, planeta berotu eta horrek arazoak eragingo ditu osasunean, nekazaritzan eta abarretan. Urtzeak eta uraren dilatazioak itsasoaren mailaren igoera ekartzen dutenean, kosta, uharte eta abarrek ondorioak pairatuko dituzte.

Zergatik gertatzen da hori?

Atmosferara bidaltzen ditugun berotegi-efektuko gasek 
(BEG) gora egin dutelako. Berotegi-efekturik gabe Lurreko tenperatura -18º C izango litzateke, berotegi-efektu “normalarekin” berriz 15º C izango litzateke.
Hortaz, berotegi-efektua beharrezkoa da, baina BEG gas-isuriek gora egiten dutenean, arazoa sortzen da.

Nondik datoz atmosferara igortzen ditugun berotegi-efektuko gasak, BEG?

Honako hauek dira jatorri aipagarrienak: energia ekoizpena eta kontsumoa, nekazaritza-abeltzaintza, garraioa, industria, zerbitzuak eta bizilekuak.
Donostian, garraiotik datozen gasak dira kutsatzaileenak.

Zer egin dezakegu hemen?

+ Oinez ibili.
+ Bizikleta ohiko garraio gisa erabili.
+ Garraio publikoa (autobusa, trena) erabili.
+ Norberaren ibilgailuak partekatu.
– Kale eta hirietako auto kopurua murriztu.
– Eztanda-motor gutxiago eta motor elektriko gehiago 
(iturri berriztagarriekin kargatzen badira soilik) erabili.

Horrez gain, gidatzen eta ordezkatzen gaituztenak (Donostiako Udala, Gipuzkoako Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua eta Europar Batasuna) klima aldaketaren aurka borrokatzera bultzatu eta behartu behar ditugu.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies