T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Martutene

2012. urtearen amaieran, Uraren Euskal Agentziak (URA) eta Donostiako Udalak Urumea ibaia bideratzeko proiektua eta Martutene auzoaren antolamendu berria aurkeztu zituzten.

Ibaia bideratzeko lehentasuna uholdeetatik babestea da, baina gogoan izan behar dugu betiere ibaia espazio publikoa dela. Horiek horrela, adierazten dugu aurkeztutako proposamenak ez dituela kalitate oneko espazio publikoen baldintzak betetzen, hau da, ibilbideen jarraitutasuna, mailen erregularizazioa, irisgarritasuna eta ibaiaren ikusgarritasuna. Kalapieren ustez, oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbideek ibaiaren ondoan ibiltzea bermatu, ingurabidearen loturatik pasatzea ekidin eta maila aldaketa zein bidegurutze etengabeak saihestu behar dituzte. Laburbilduz, pasealekutzat jo dadin gutxieneko baldintzak bete behar ditu.

Urumea ibaiak aukera ikaragarriak ditu bide osoan eta, horregatik, amesten dugu etorkizunean ibaia Zurriolatik Goizuetaraino korritu ahal izango dugula, balio historikoaren mailan dagoen paisaia miatuz.

Martutene auzoan aurreikusi diren jardueren garrantzia kontuan hartuta, non ibaiaren eta haren ingurunearen bilakaera funtsezkoa izango diren, uste dugu gutxieneko eskakizuna dela nabarmendutako arazoei jaramon egitea, mugikortasun eredu iraunkor baterantz aurrera egin nahi badugu.

Uraren Euskal Agentziak (URA) eta
Donostiako Udalak egindako proposamena.

Kalapieren proposamena.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies