Kalapien aktiboki parte hartzea gustatuko litzaizuke?
Kalapie-n boluntario gisa aktiboki inplikatzeko modu desberdinak daude: Bai noizean behin, zein modu jarraituan, bakoitzaren interesen eta denboraren arabera, era honetan lagundu daiteke elkartean:
Irakasteko gogoa dutenentzat:
- Bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroetan boluntario gisa laguntzen
- Bizikletan ibiltzeko erraztasuna hartu behar duen jendeari laguntzen
- Ikastetxeen bizikleta irteerak laguntzen
- Kale-jardueretan boluntario gisa parte hartzen
Sortzaileentzat:
- Argazkiak eta bideoak (Sare sozialetarako, kanpainetarako edo gure jardueretarako edukia)
- Kartelak eta maketazioa
- Webgunearen eta beste programa batzuen garapena
Lumarekin trebeak direnentzat:
- Web/buletin edo egunkarirako artikuluak idaztea
Mekanikan jaioak direnentzat:
- Mekanikako gure ikastaro eta jardueretarako laguntza
Abandonatutako bizikletak berreskuratzea Kalapie jardueretarako edo dohaintzetarako
Ekintza zaleentzat:
- Kaleko jardueretan lagundu (Bizikleta trebezia zirkuitoak, birziklapen tailerrak, ibilaldiak, stand-a eta abar.)
- Kide eta bazkide berriak erakartzeko kanpainak
Aktibistentzat:
- Mugikortasun-azpiegiturari edo -politikei buruzko proposamenak egitea
- Lege edo planen aurkako alegazioak prestatzea
- Artikuluak idaztea
- Balizko mobilizazioak antolatzea
- Bileretan eta kontseiluetan parte hartzea
Aztertzaile eta analizatzaileentzat:
- Mugikortasunari buruzko azterlanetan kolaboratu edo egin
- Airearen kalitatearen neurketak egin
Inplikatuenentzat:
- Hileko bileretan parte hartu eta elkartearen erabakietan modu aktiboan parte hartu
* Ez da baldintza bat, baina Kalapieri modu aktiboan lagundu nahi duten pertsonei bazkide egitera gonbidatzen ditugu (Baldintzak kontsultatu hemen: Egin zaitez bazkide!)
Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat ofizina.teknikoa@kalapie.org helbidera zure motibazioak, interesak eta disbonibilitatea zeintzuk diren esanez, eta nola lagun diezagukezun esango dizugu.