T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

23
Aza

TXIRRINDULARI MARTXA: KLIMA ALDAKETA SAIHESTEKO KONPONBIDEAK

Kaixo lagunok:

Abendu hasieran Parisen negutegi efektodun gasen isurketak murrizteko mundu mailako ituna osatzea helburu izango duen klimaren aldeko goi bilera ospatuko da.

Goi bileran egoteko helburuarekin, Europako leku ezberdinetatik lau bizikleta lerro aterako dira. Hegoaldekoa Valentzia-Madriletik dator eta Donostiara 27an arratsaldeko 5tan iritsiko da printzipioz, 1.800Km egin ondoren Paris izanik helburu.

Kalapie, Greenpeace, Otarra eta Ekologistak Martxan elkarteok, “haurrak Lurrari bizia ematen” taldearekin batera, gizartea aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan diarduteko, ekintzetan bizikleta erabilita parte hartzera animatzen dugu.

Mezua zabaldu ezazu eta parte hartu ekintzetan:

27 OSTIRALA
17:00: Errekalden egingo diegu harrera bizikletaz

28 LARUNBATA
11:00: Boulebarreko kioskoan mahai informatiboa
17:00: Harrera udaletxean
18:00: Alberdi Eder-etik bizikleta martxa musikatua hasiko da
19:30: Alberdi Eder-en elkarrateratzea

29 IGANDEA
9:00: Baionarantz irteera
Informazio gehio behar baduzu jo hurrengo loturara: http://solucionescambioclimatico.org/
Twitter kontua: @SolucionesalCC
Hashtag-ak: #MarchaSolucionesCC #COP21

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies