T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Nori ez diote noizbait bizikleta lapurtu? Hobeto lotu edo giltzarrapo eraginkorrago bat aukeratu izan bagenu…

Baina, bizikletak berreskuratzea galtzea baino zailagoa da. Hortaz, geldialdi bakoitzean bizikleta lotzeko denbora hartu, gure giltzarrapoak ondo aukeratu eta bizikleta oharkabean eraman dezatela saihestu behar dugu.

Zure bizikletaren lapurreta saihesteko gida

1. Ez erosi bizikletarik lapurtuak izan direla susmatzen baduzu.
Ez ezazu negozio hori handitzen lagundu.

2. Zure beharretara egokitutako bizikleta bat erabili.
Bizikleta garestiak bizikleta soil edo birziklatuak baino sarriago lapurtzen dira. Bizikleta tolesgarriak erabiltzeko aukera hausnartu, erabilera anitzekoak dira eta.

3. Erosketa faktura gorde.
Salaketak egiteko erabilgarria suertatuko zaizu. Fakturan, pedalierraren kutxaren azpialdean grabatuta dagoen bastidore zenbakia idatzi, eta faktura bizikletaren argazki batekin gorde. Horrez gain, bizikleta Udalean erregistratzea aholkatzen dizugu.

4. Itxigailu azkarren ordez azkoin finkoak jarri.
Zure hirirako bizikletaren ezein elementu ezin dadila erremintarik gabe kendu.

5. Betiere bizikleta lotu.
Geldialdi motza bada ere. Minutu bat nahikoa da.
Bizikleta garajean sartzen duzunean ere lotu.

6.‘U’ itxurako giltzarrapo zurrun bat erabili.
Kablezko giltzarrapoak erraz ebaki daitezke, bigarren amarradura gisa erabili itzazu.

7. Betiere koadroa lotu.
Inoiz ez gurpilak bakarrik. Itzultzean gurpil bat soilik aurkitu dezakezu eta.

8. Betiere bizikleta aparkaleku batera lotu, ahal izanez gero;
bestela, elementu zurrun batera lotu. Hiri altzariak errespetatu eta ez ezazu inoiz bizikleta zuhaitzetara lotu.

9. Agerian utzi ezazu.
Pasozko tokiak aukeratu, inoiz ez toki ilun eta bakartiak.

10. Aparkaleku segurua.
Lantokian, enpresan, ikastolan, institutuan eta abarretan aparkaleku seguru bat eskatu.

11. Giltzarrapoak ahal bezain altu lotu.
Lurra ukitzen badute, errazago moztu daitezke.

12. Lapurreta salatu.
Nahitaezkoa da bizikleta erreklamatzeko edo aseguruari parte emateko. Faktura/argazkia eta bastidore zenbakia eraman.

13. Zure etxe aseguruak estaltzen duena galdetu.
Aseguru askok etxe barruan, trastelekuan edo garajean gertatzen diren lapurretak eta erantzukizun zibila estal-tzen dute. Hainbat aseguruk kalean gertatzen den zure bizikletaren lapurreta estaltzen dute ere. Eskaintzen dizun estalduraren arabera, aseguru-etxez aldatu dezakezu.

14. Bizikleta lapurtu badizute.
Sartu www.donostia.org/objetosperdidos webgunean non eskuratutako bizikletak aurkituko dituzu.

Sarraila gomendagarria

Kalitate oneko giltza lauko sarraila aukeratu, inoiz ez erraz irekitzen diren giltza biribilak.

Bizikleta nola lotu

Betiere elementu zurrun bat bilatu koadroa eta gurpil bat lotzeko. Bi giltzarrapo badituzu, biak lotu.

Bizikleta nola lotu giltzarrapo bakarrarekin

Giltzarrapo bakarra badaramazu eta gurpilek itxigailu azkarra badute, bi gurpilak eta koadroa puntu zurrun batera lotu ditzakezu.

Giltzarrapo onena

1. “U” zurruna
Ebakitzean erresistentzia handiagoa egiten dute. Kalitate eta lodiera ezberdinetakoak daude, baina seguruenak dira.
Babesa: Oso handia

2. Artikulatua
Bizikleta lotzean malgutasun gehiago eskaintzen dute, hain seguruak ez diren arren.
Babesa: Handia

3. Katea
Katea lodia (6mm) denean bakarrik babesten dute,
baina eramateko astunak
eta deserosoak dira.
Babesa: Handia

4. Pitoi motakoa
Errespetua ematen dute baina giltzaduretatik erraz hausten dira. Nahiko astunak dira.
Babesa: Erdipurdikoa

5. Kable txirikordatua
Hedatuenak dira baina segundo gutxitan ebakitzen dira. Disuasio ahalmena dute, baina ez dira eraginkorrak. Erremintak daramatzan lapurra ez dute geldiaraziko.
Babesa: Txarra

6. Koadroan jartzeko giltzarrapoa
Atzeko gurpila blokeatzen dute, aurreko gurpila eta koadroa beste giltzarrapo batekin lotzen dituzun bitartean.
Babes osagarria

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies