Txangoa bizikletaz Urolako bailaratik
Maiatzaren 22an, igandea, Kalapiek txango bat antolatu du, Urolako bailaratik ibiliko gara.
Irteera: Donostia, 9:45an Tren (Renfe), Iparraldeko geltokian.
Helmuga: Brinkola, 10:55an
Brinkolatik Legazpira abiatuko gara, Mirandaolatik pasatuz Zumarragara ailegatu, eta han, Urola ibaitik (albotik) jaisten hasiko gara; zubiak eta tunelak zeharkatu ondoren Azkoitian izango gara. Bidegorria hartu eta Loiolaraino jarraituko dugu, eta han zertxobait jan beharko dugu: bokata, fruta…
Gero, bidegorria jarraituz, Azpeitiatik pasako gara, eta handik Lasaoruntz, trenbide zaharraren bidetik joanaz Zestoa igaroko dugu, eta Iraetara iritsiko gara errekaren ertzetik.
Hemen errepide nagusian sartu beharko dugu, eta bazterretik Zumaiaraino joan; non trena hartuko dugun Donostiara itzultzeko.
Kaskoa eramatea beharrekoa da, baina argiak ez dira behar tunelak argiztatuta daude eta.
Anima zaitezte!
Informazio gehiago nahi izanez gero deitu
620 237 220
629 271 481
Ondo izan
Maite