Bizikletaren Erakustazoka 2016
Hirugarren urtez jarraian ospatuko da Donostiako Bizikleta Erakustazoka, bizikletaren inguruko erakunde eta merkatari guztiak bildu eta ibilgailu honen erabilera bultzatzea helburu duena. Erakustazoka kokalekuz aldatuko da aurten, Donostia 2016ko egoitzatik Kursaalera, eta bertan aurkitu ahalko dira produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten hogeina erakusle, bizikleta erakusketak, arropa espezializatua, kirol materiala, bizikleta elektrikoak probatzeko aukera eta dokumental emanaldiak besteak beste.