T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

25
maiatza

“Bizikletaz Adinik Ez” Donostiara iritsiko da

Kalapiek “Energia olatuak” programaren barnean, Ardora-k hautatuta, 20160€ko dirulaguntza jasoko du “Bizikletaz Adinik Ez” proiektua aurrera eramateko. Jarraian Donostia 2016-k argitaratu duen prentsaurrekoa irakurri dezakezu:

Kalapie elkarteak aurkeztutako ekimen honek eskuzabaltasunezko hainbat ekintza biltzen ditu, eta pertsona nagusiei zein aniztasun funtzionala duten pertsonei aukera emango die Donostiatik trizikloan doan ibiltzeko. Ekimen honetan parte hartzen duten herritarrek gizatalde horiei euren laguntza eskeiniko diete, trizikloan egingo dituzten ibilaldi lasai eta patxadatsuen bitartez. Gainera, storytelling-aren bidez, belaunaldien arteko harremanak sustatuko dira. Proiektuaren helburua adineko pertsonak aintzat hartuak sentiaraztea eta bizikletaz ibilaldia egitera irten ahal izatea da, haizea beren aurpegietan goza dezaten.

2013. urtean Kopenhagen sortu zen Cycling Without Age (CWA) programa da Bizikletaz adinik ez ekimenaren jatorria. Egun, proiektu berdintsuak daude abian munduko 200 hiri baino gehiagotan. Egitasmoari datorren hiletan ekitea da sustatzaileen helburua, eta urte amaierarako trizikloak ia egunero erabiltzea.

 

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies