T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

16
Ira

Kalapie 2016ko Gipuzkoako mugikortasunaren Asteari buruz

Mugikortasunaren Astea gertu dago. Aurten Europar Batasunak erakundeei eta herritarroi, oro har, eskatzen digu bizikleta, oinez ibiltzea eta garraio publikoa bezalako garraiobide osasungarrien alde apustu egiteko eta, horrez gain, oraingo honetan, mugikortasun adimenduna sustatzeko eskatzen digu, osasungarriagoa, ekologikoagoa, merkeagoa delako eta herrialdeen ekonomia indartzen duelako.

Kalapiek Gipuzkoako Foru Aldundia eta Batzar Nagusiak ohartarazi nahi ditu azalpen horiek hausnartu eta bereganatu ditzaten, are gehiago, gure Lurralde Historikoan, non herrien arteko distantzia txikiak bizikleta erabiltzeko egokiak diren.

2013an Batzar Nagusiek Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektoriala aho batez onartu zuten, eta urteko 14 milioiko inbertsioa iradoki zuten plana amaitzeko 8 urteko epea betetze aldera. Gertakizun historiko horrek itxaropena eman zigun, erakundeen konpromisoa irmoa zelakoan.

Alabaina, azpiegituretarako esleitutako inbertsioen beherakada hain handia izan da, batik bat azken urteko aurrekontuan, non ezinezkoa dirudien proiektua betetzea edota Gipuzkoako herritarrek egiten dituzten oinarrizko eskaerei erantzutea. Zaila egiten zaigu ekologiaren edo mugikortasun iraunkorraren aldeko diskurtsoetan sinestea bizikleta-azpiegituretan hain gutxi inbertitzen denean.

Gainera, Frantzia bezalako herrietan bizikleta bidezko turismoari buruz egin berri diren azterketek ondorioztatzen dute bizikleta bidezko turismoa diru-sarrera iturri bat dela eta, bizikleta bultzatzeko inbertitutako euro bakoitzeko, etekinak bederatzikoiztu egiten direla.

Hori guztiagatik, Batzar Nagusiei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen diegu, hurrengo aurrekontuetan, 2013. urtean hartutako konpromisoak betetzeko eta kutsatzaileak ez diren garraiobideen alde apustu egiten dutela erakusteko ekintzen bidez.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies