T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

30
Urr

Bizikletaz Adinik Ez – Hirugarren bolondresen formakuntza

Bizikletaz Adinik Ez bolondresen formakuntzekin jarraitzen dugu. Iada, 2 egin dira, eta hirugarrenarekin goaz! Animatu zaitez!!

Formakuntza eguna: Azaroaren 5a
Ordutegia: 9:30etatik 12:30etara
Lekua: Tabakalera aurrean
Pertsona kopuru maximoa: 10 bolondres *. (Interesaturik bazaude, Irailaren 1a baino lehen idatziguzu cwadonostia@gmail.com helbidera. Izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa idatzi)

CWA-eko trizikloa ondo eramateko helburuarekin egiten da formakuntza hau. 40 minututako iraupen teorikoaren ondoren, alde praktikoa egongo da Donostiatik buelta batzuk emanez. Formakuntza bukatzerakoan, ebaluazioa bat egingo da bolondres bakoitzaren gaitasuna baloratuz. Lortutako gaitasunaren arabera, 0-6 ordutako bakarkako praktikak egitea gomendatuko zaio bolondres bakoitzari. Kontutan hartu behar da, trizikloak laguntza elektrikoarekin eramaten direla eta erabilera desberdina dela bizikleta arrunt batekin konparatuta. Honekin batera, ibilaldien segurtasuna bermatu nahi da.

OHARRAK:
* Lekurik gabe gelditu ezkero, lasai, plaza gordeko bait dizugu hurrengo hilabeteetako formakuntzetarako.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies