Donostian arnasten dugun airea 1
Egunen batean ikusten bagaituzue bizikleta gainean argi gorri kilikari bat duen aparailu batekin, ez larritu! Kalapiek Donostian eta hiri-inguruetan txirrindulariok arnasten dugun airearen kalitatea neurtzen dihardu.
Ohikoa izaten da kutsadura maila neurtzea, hiriko zenbait tokitan jarritako etxolatan kokatutako sentsoreen bidez.
Eragozpenik handiena, ordea, sentsore horiek ez dutela arnasten dugun airearen benetako kalitatea neurtzen; etxola horiek urruti kokatuta baitaude txirrindulariok ibiltzen garen bideetatik. Beraz, urruti motordun ibilgailuen eskape-hodietatik. Gainera, kontuan hartu behar dugu, ariketa egiterakoan, 2-3 aldiz aire gehiago arnasten dugula, eta ondorioz,partikula eta gas toxiko gehiago.
Kutsagarrien diren hiru elementuetatik (2.5 PM partikulak, nitrogeno oxidoak eta ozonoa) 2.5PM partikulak neurtzen hasi gara (2.5 mikra baino txikiagoak, arnasbideetarako kaltegarrienak, birika-albeoloraino sartzen baitira), horrela jakingo baitugu arnasten dugun hiriko airearen kalitatearen berri zehatza.
Udalaren ingurugiro sailak eta Kalapiek eskuratu dizkiguten Smartphonei lotutako detektagailu txiki batzuk erabiltzen ditugu lan horretarako.
Espero dugu, gure ikerketa xumeari esker, arnasten dugun airearen kalitatea hobeto ezagutu, eta neurriak hartu ahal izango direla mugikortasun-kudeaketa eta hirigintza diseinua jasangarriagoa bihur daitezen.
Jarraituko dugu ikerketaren berri ematen aurrerantzean ere.