T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

24
Mar

Bizikletaz Adinik Ez, bolondres izateko ikastaro berrien datak

Bizikletaz Adinik Ez bolondresen ikastaroekin jarraitzen dugu 2017 urte honetarako. Animatu zaitez!!

Formakuntza eguna: Apirilak 8, larunbata
Ordutegia: 9:30etatik 12:30etara

Formakuntza eguna: Maiatzak 11, osteguna
Ordutegia: 17:00 etatik 20:00etara

Formakuntza eguna: Ekainak 10, larunbata
Ordutegia: 9:30etatik 12:30etara

Ikastaro guztientzat, topalekua: Tabakalera aurrean
Pertsona kopuru maximoa: 10-12 bolondres *. (Interesaturik bazaude, idatziguzu cwadonostia@gmail.com helbidera. Izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa idatzi eta zein egunetarako nahi duzun)

CWA-eko trizikloa ondo eramateko helburuarekin egiten da formakuntza hau. 40 minututako iraupen teorikoaren ondoren, alde praktikoa egongo da Donostiatik buelta batzuk emanez. Formakuntza bukatzerakoan, ebaluazioa bat egingo da bolondres bakoitzaren gaitasuna baloratuz. Lortutako gaitasunaren arabera, 0-6 ordutako bakarkako praktikak egitea gomendatuko zaio bolondres bakoitzari. Kontutan hartu behar da, trizikloak laguntza elektrikoarekin eramaten direla eta erabilera desberdina dela bizikleta arrunt batekin konparatuta. Honekin batera, ibilaldien segurtasuna bermatu nahi da.

OHARRAK:
* Lekurik gabe gelditu ezkero, lasai, plaza gordeko bait dizugu hurrengo hilabeteetako ikastaroentzako.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies