#DSSBikeFriendly, zure txirrindulari kalitatea hobetuko duen galde-sorta
Kalapiek proiektu bat prestatu du Donostian dagoen bizikletaren kulturaren kalitatea kuantifikatzeko. Beste hiri batzuetan, Copenhague kasu, dagoeneko 10 urtetik gora aplikatzen diren metodologietan oinarrituta, galde-sorta osatu bat prestatu dugu. Horren bitartez bizikleta-bideen erabiltzaileen iritzia jaso nahi dugu, baita bizikletari ematen zaion erabilera ezagutu ere. Agian galdetuko duzue, zergatik galde-sorta hau? Hementxe uzten dizkizuegu arrazoiak:
- Hiritarren iritzia eta balorazioa ezagutzea. Galde-sorta honetatik abiatuz, erabiltzaile askoren iritzia jaso ahal izango da eta azpiegiturak eta zerbitzuak, besteak beste, kuantifikatzeko aukera egongo da,.
- Denboran zeharreko konparaketa. Galde-sorta hau bi urtetik behin abiatuko da, urte oso bat utzita betetzeko aukera utziz. Bitarteko urteetan datu garrantzitsuenak analizatu eta argitaratuko dira. Urteak pasa ahala, erabiltzaile gehiago jasotzeko asmoa da, aurreko bi urteekin alderatzen joateko.
- Ingurunearen ezagutza. Iruditzen zaigu agian ziklista guztiek ez dutela ezagutzen bizikletaz edota hiriarekin loturiko hainbat alderdi. Ezezaguna izan daitekeen hori zer den jakin nahi dugu, horretan hobekuntzak sustatu ahal izateko.
Galde-sorta betetzeko, hurrengo loturan klikatu dezakezu edo azpian dagoen taulan zuzenean bete. Bizikleta asko edo oso gutxi erabili bai edo ez, 16 urtetik gorako Donostiako bizilagunei zuzenduta dago galde-sorta.
https://goo.gl/forms/6Jcy7qqK5Z155Djg1
5 minutu igaro itzazu zure etorkizuneko txirrindulari kalitatea hobetzeko, eta eraman ezazu bizikleta inoiz imaginatutako txokoetara!
Eta zure lagun, ezagun, familiarrekin eta sare sozialentan elkarbanatu link-a, gogratu 2017ko Abenduak 31 arte egongo dela irekita!