BIZITRUK 2017 – Ekainak 17an. Garrantzitsua: aldaketa izen-ematean
Gerturatu Bizitruk azoka berezira; bizikletak prezio ezin hobean aurkitzeko aukera paregabea. Gainera, bizikleten osagarriak eta motorizatua ez den mugikortasunarekin erlazionatutako objektuak gordailuan uzteko aukera izango da: arropa, kaskoak, puzgailuak, platerak, patinak, patineteak… Donostiatrukek saldu edo itzuli egingo dizu. Bizikleta saldu nahi duten pertsonek inskribatu egin beharko dute (NAN, bastidore zenbakia…) eta jabeak direla ziurtatzen duen dokumentua sinatu lapurtutako bizikleten salmenta ekiditeko.
Izen-emate motak:
– Online Donostiako Udalaren web orrian (Ingurumena / DONOSTIATRUK). Bete esteka honetan dagoen inprimakia eta bidali. Izen-emate orria inprimatu (Izen-emate orria jeitsi hemen) eta sinatuta eraman behar da merkatua egiten den egunean (bete soilik saltzaileari eta bizikletari dagozkien atalak).
– Presentziala KALAPIEREN egoitzan (Iparragirre kalea, 8) ekainaren 12 eta 14an 17:30etatik 20:00etara.
KALAPIEK 3 € kobratuko ditu gordailuan saltzeko utzitako bizikleta bakoitzeko. Ez dira 300 €tik gorako prezioak onartuko, bizikleta elektrikoen kasuan izan ezik. Pertsona bakoitzeko gehienez 3 bizikleta onartuko dira.