T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

14
Uzt

Donostiako txirrindulariek jasotako isunak

Azkenaldian udaltzainek hainbat txirrindulariri isunak jarri dizkietenez, dei asko jaso ditugu. Hortaz, Kalapiek Donostiako Udaleko Ibilgailuen Zirkulazioa eta Oinezkoen Ordenantzak 43. artikuluko 7. puntuan xedatzen duena argitu nahi du:

“Bizikletak horretarako propio ezarritako aldeetan aparkatuko dira, horretarako propio jarriko diren parrilletan ondo bermatuta. Halakorik ez badago edo toki guztiak hartuta badaude, beste toki batzuetan aparkatu ahal izango dira, beti ere oinezkoen nahiz ibilgailuen zirkulazioa oztopatzen ez badute. Ezin izango dira, inola ere, zuhaitzen enborrei lotu, ez eta hiri altzariei ere, baldin eta altzari horiek honda badezakete edo normaltasunez erabiltzea oztopa badezakete. Guztira 3 m baino gutxiagoko zabalera duten espaloietan ere ezin izango dira aparkatu.”

Hau da, aparkalekurik ez badago edo toki guztiak hartuta badaude, beste toki batzuetan (barandak, txorkoak, seinaleak, eta abar) aparkatu ahal izango da, baldin eta bizikletek ez badituzte horiek hondatzen, eta ez badute oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazioa oztopatzen eta, jakina, ezingo dira inoiz zuhaitzen enborrei lotu.

Horrez gain, txirrindulari erabiltzaileen kexei erantzuteko eta intermodalitatea zein lapurreten aurreko segurtasuna hobetzeko asmoz, udalari eskatu nahi diogu bizikletaren erabileraren aldeko honako neurri hauekin jarraitzeko:

    • Galtzada berean, ibilgailu pribatuentzako aparkalekuen ordez bizikletentzako aparkalekuak jartzea (auto 1 = 10 bizikleta).
    • Bizikletentzako berariazko aparkaleku estali berriak sortzea edo bizikletentzako aparkaleku publikoetan espazioak egokitzea.
    • Bizikleta abandonatuak aparkalekuetatik kentzea.
    • Bizikletentzako aparkaleku mugikorrak erabiltzea ekitaldi jendetsu guztietan:
    • Real Sociedadek jokatzen dituen partidak
    • Ekitaldi publikoak (Zinemaldia, Jazzaldia,…)
    • Beste batzuk (Aste Nagusia, azokak, Donosticup,…)

Noizean behingo ekitaldi horietan ez ezik, ez dugu uste desohorea denik hiriko kaleak bizikletaz beteta egotea; aitzitik, horrek erakusten du, erakundeen eta biztanle guztien ahaleginari esker, Donostia hiri modernoa eta ez hain kutsatu dela, eta hiri europar handien antza hartzen ari garela.

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies