T. 943 451 511 / M. 629 271 481 / kalapie@kalapie.org

Albisteak

24
Uzt

Málagako Ruedas Redondas elkarteko lagunen bisita

Bizikletari eskainitako MÁLAGAKO RUEDAS REDONDAS elkarteak, beste hainbat jardueren artean, bizikleta-bidaia bat egiten du, eta egun hauetan EUSKAL HERRIAN dabiltza, AUTOBUS batek lagunduta, ibilbide interesgarriak egiten. Lekunberritik Andoaineraino Leitzarango bailara osoa zeharkatu ondoren, Bizkairantz joko dute, non beste hainbat ibilaldi egingo baitituzte, besteak beste, Gaztelugatxeko Donienera.​

Bien bitartean, uztailaren 21ean DONOSTIA bizikletaz ezagutzen ibili ziren, hiriko bidegorri-sarea baliatuta. Hartara, Kalapie elkarteko hainbat kidek, Higinio buruan eta beste 3 laguntzaile (Josean, Carlos eta Jesús Mari), hirian zehar lagundu eta gidatu egin zituzten. Hiriburuko txoko enblematikoenak (La Perla, Kontxa, Haizearen Orrazia) bisitatu zituzten, erreportaje grafikoan ikusiko duzuen bezala, eta, ondoren, hiriaren erdialdeko kaleetan ibili ziren, Donostiako gastronomiaz gozatzen. Hala, 40 txirrindulari-bidaiariek, hiriko begiratoki ezberdinetatik, hiriaz gozatzeko aukera izan zuten eta argazki ugari atera zituzten.

Arratsaldean, Kalapieren egoitza bisitatu zuten. Higiniok gure elkartearen historia kontatu zien eta esku artean ditugun proiektu batzuk aurkeztu genizkien: Itxik bizikletaren 200 urteak ospatzeko proiektua (200 BIZI) eta Carlosek arnasten dugun airearen kalitatea nola neurtzen dugun azaldu zieten.

Topaketa amaitzeko mokadu batzuk jan eta gogoz barre egin genuen.

Hurren arte!

(J.M Alkezarren erreportajean eta argazkietan oinarritutako oharra)

Zure iritzia utzi

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies